Lizarrara bizikletaz

2006-08-24 16:16

Zumaiako Zikloturista Elkarteak Lizarrara irteera egingo du iraila hasieran. Izena emateko epea aste honetan amaitzen da. Irailaren 2rako, larunbata, irteera antolatu du Zumaiako Zikloturista Elkarteak.
Ibilbidea Zumaian hasiko da eta 120 km egin ondoren Lizarrara iritsiko
dira. Ondoren, Lizarrako igerilekura joango dira bustialdi bat
hartzera, eta, gero, bazkaltzera (bertako upeltegi batean).

Irteera horretan parte hartzeko epea bihar amaitzen da (abuztuak 25).
Izena eman nahi duenak jo dezala Aita Mari edo Itzurun kafetegietara,
Kiribil ileapaindegira edo Ciclos Beristainera. Izena ematean, 35 euro
ordaindu behar dira.

Informazio gehiago, Zumaiako Zikloturista Elkartearen blogean.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Sare Sozialak

Azken zenbakia

209 (2012ko apirila)