Santiagorantz doazen makina bat erromes ikusten ditu pasatzen Manuel Marik Arriketa ondotik. Haientzat izan da amaitu berri duen azken lana.
“Duela bizpahiru urte ikusi nian harri zapal-zapala bide ondoan. Harria bera ari zitzaidaan zerbait egiteko eskatzen. Hainbeste erromes pasatzen dituk haren albotik, gutxienez gezi bat egitea pentsatu nian. Harria barrura ekarri nahi nian, Arriketara, han lasaiago lantzeko. Agerreko Migeli eskatu nioan laguntza harria mugitzeko. Atera genuenean sekulako harria irten zuan. Lurpean zegoan ezkutatuta. Saiatu gintuan atetik sartzen, baina ezin. Handiegia zuan”. Zailtasunak zailtasun, Arriketako atarian dago harria, jadanik landuta. Santiagoraino 763 kilometro daudela gogorarazten dio erromesari, bidea egonarriz har dezan.











