Moilaberriko zubiak konponketak behar ditu, inauguratu eta urte eta erdira

2012-05-30 10:35

Aurreko zubiaren gehiegizko maldak sortzen zituen arazoei irtenbidea emateko berritu zen Moilaberriko zubia. Irisgarritasun arazoak konpondu dira, baina zubiaren zorua osatzen duten egurrezko xaflak bihurtu dira orain Udalaren buruhauste.

Izan ere, zubi berritua inauguratu zenetik (2010eko abenduaren 24an) urte eta erdi eskas baino pasa ez den arren, dagoeneko xafla asko altxa egin dira –batik bat, moilako arranpan–, eta zorua erabat irregularra gelditu, horrek oinezkoentzat dakarren arriskuarekin. Horrez gain, pisu handiko ibilgailuek zapaltzen duten aldiro –adibidez, barraketako kamioiek–, xaflak lehertu egiten dira, zoruan zuloak eraginez.

Arazo hauen aurrean, zubiak konponbiderik ba ote duen galdetuta, Iñaki Agirrezabalaga alkateak erantzun digu gaia aztertzen ari direla. “Oraingoz, behin behineko irtenbidea izango da egurrezko xaflak aldatzea. Dagoeneko eskatuta daude, eta noiz iritsi zain gaude. Baina gure kezka da soilik xaflak aldatuta hemendik denbora gutxira arazo berberarekin aurki gaitezkeela. Beraz, teknikoak aztertzen ari dira zer eragiten duen xaflak altxatzea, eta hori dakigunean hartuko ditugu behin betiko neurriak”.

Kalte hauek guztiak enpresa eraikitzaileak hartuko ditu bere gain, zubia oraindik berme epearen barruan baitago.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Imanol Lopez irabazle Markinako torneoan
    Zorionak!! […]
    Maider Saizabal
  • Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berria
    bizkaian bizi naiz jada 4 urte ta emen udaletxeak bidaltzen dute abizua ta nola aurre egin. zuek jarritakoa egia da baina beste bat dago nahiko arriskutsua. Etxez etxe joaten dira emakume batzuk usaingoxoa saltzen, usaingoxo bat airean bota eta lokartu egiten dute horrela etxea erraz lapurtu ahal izaterako. Emakume bakarrak edo agurei gehien bat. […]
    Izaskun Zorita
  • Narrondo ibaia garbituko du OlarruSubek, Zubitxikitik gora
    Zorionak, baina hurrengoan URA-Agentziari eskatu urtean behin bakarrik ez izateko, izan ere, gure ibaien garbiketa herritarron esku ez baitago soilik. Ekimen polita, aupa zuek! […]
    Debanatura Ingurumen Heziketa

Sare Sozialak

Azken zenbakia

234 (2014ko uztaila-abuztua)