Hamaika aldiz entzun eta irakurri dugu azken urteotan gure kostaldeko itsaslabarretan Lurraren historia irakur daitekeela, haitz geruzak liburu erraldoi baten orriak direla. Baina, nola irakurtzen dute geologoek liburu hori? Horixe azalduko du gaur arratsaldean Victoriano Pujalte geologoak Algorri Interpretazio Zentroan, 19:00etan. Geoparkearen II. Astearen barruan antolatutako hitzaldia da.
Maiatzak 30, asteazkena
19:00 Hitzaldia. Nola irakurtzen dute geologoek lurraren historiaren liburua? “55 milioi urte orriko adibidea”. Hizlaria: Victoriano Pujalte (Euskal Herriko Unibertsitatea). Tokia: Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan.
Hitzaldiaren hasieran Euskal Kostaldeko Geoparkeko II Argazki Lehiaketaren sari banaketa egongo da. Oinarriak www.geoparkea.com
Ekainak 1, ostirala
18:00 Taller geologikoak haurrentzat. Mutrikun (Beheko Plazan), Deban (Udaletxe aurrean) eta Zumaian (Amaia Plazan).
18:30 Zumaiako hirigunean irteera geologikoa, EHU ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik. Irteera puntua: Amaia Plaza. 943143396 edo turismoa@zumaia.net.
Ekainak 2, larunbata
10:00 Irteera geologikoa eta txalupa Zumaian. Doan. Irteera puntua: Algorri Interpretazio Zentrua. Izenemateak: 943143396 o turismoa@zumaia.net
11:30 Debako hirigunean irteera geologikoa, EHU ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik. Irteera Puntua: Udaletxe aurrean. Izen ematea 943192452 o turismoa@deba.net
17:00 Flyscha haurrentzat bisita gidatua Mutrikun. Doan. Irteera puntua: Nautilus Ikasgune Geologikoa. Izenemateak: 943603378 o turismo@mutriku.net
Ekainak 3, igandea
10:00 Karsta Deban irteera gidatua. Doan. Irteera puntua: Debako Turismo Bulegoa. Izenemateak: 943192452 o turismoa@deba.net
11:30 Mutrikuko hirigunean irteera geologikoa, EHU ko Xabier Murelaga eta Juan Ignacio Bacetaren eskutik. Irteera puntua: Mutrikuko Turismo Bulegoa. Izenemateak: 943603378 o turismo@mutriku.net












