Tokikom sortu dute Baleikek eta beste 17 bazkidek, tokiko hedabideen sektorea batzeko

2012-05-30 11:02

Baleike Kultur Elkarteko presidente Xabier Azkue, Tokikomen eratzea sinatzen.

Egun seinalatua izan zen atzokoa tokiko hedabideen ibilbidean. Zenbait hilabeteko hausnarketa prozesuaren ondoren, Tokikom S.L. enpresa sortu berri da Euskal Herriko hainbat tokiko hedabideren artean, sektoreak aurrera egiteko behar duen indar metaketa gauzatzeko. Baleike Kultur Elkarteak ekimenaren aldeko apustua egin du.

Garai zailak eta konplexuak dira hedabideentzat. Krisi ekonomikoari gehitu zaio sektoreak berak duen krisia: teknologia berriek erabat aldatu dute informazioa kontsumitzeko modua, eta garai berrietara egokitu beharra dago. Erronka horiei heldu ahal izateko euskarazko tokian tokiko hedabideok bide bakarra ikusi dugu: elkarlana, bakarka txikiegiak garelako datorkigunari aurre egiteko. Behar horrek eraman gaitu Tokikom S.L. sortzera. Zertarako? Epe laburrean, publizitate bezero handiagoak erakartzeko, instituzioen aurrean ordezkaritza bakarra eta sendoa izateko, publiziztate instituzionala lortu ahal izateko, irudi bateratu eman ahal izateko…; aurrera begira, euskal komunitateak behar duen komunikazio sarea eratzeko, herri ekimenez sortutako euskarazko beste hedabideekin batera: Berria, Argia…

Lehen urratsa baino ez dugu egin, baina urrats garrantzitsua izan da. Euskal komunitateak aurrera egingo badu premia berrietara egokitutako komunikabideak behar ditu, eta horiek diseinatzea izango da hurrengo urteotarako daukagun erronka. Eta Baleikek modu aktiboan parte hartzea erabaki du: Tokikomeko administrazio kontseiluko kide izango da Baleikeko zuzendari Gorka Zabaleta.

Hemezortzi dira Tokikom sortu duten bazkideak, baina datozen asteotan gehiago bilduko dira proiektura. Hauek dira sorrerako bazkideak: Karkara, Uztartzen, Aiaraldea, Manuel Larramendi, Ttakun, Goiena, Elgoibarko izarra, Mailope, Topagunea, Noaua, Baleike, Boluntzarreta, Pausumedia, DHK, Totoan, BLB, Pil-pilean eta Galtzaundi.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Imanol Lopez irabazle Markinako torneoan
    Zorionak!! […]
    Maider Saizabal
  • Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berria
    bizkaian bizi naiz jada 4 urte ta emen udaletxeak bidaltzen dute abizua ta nola aurre egin. zuek jarritakoa egia da baina beste bat dago nahiko arriskutsua. Etxez etxe joaten dira emakume batzuk usaingoxoa saltzen, usaingoxo bat airean bota eta lokartu egiten dute horrela etxea erraz lapurtu ahal izaterako. Emakume bakarrak edo agurei gehien bat. […]
    Izaskun Zorita
  • Narrondo ibaia garbituko du OlarruSubek, Zubitxikitik gora
    Zorionak, baina hurrengoan URA-Agentziari eskatu urtean behin bakarrik ez izateko, izan ere, gure ibaien garbiketa herritarron esku ez baitago soilik. Ekimen polita, aupa zuek! […]
    Debanatura Ingurumen Heziketa

Sare Sozialak

Azken zenbakia

234 (2014ko uztaila-abuztua)