‘Birzkiplana bai, Atez Atekorik ez’ plataformako kideek bilera izan dute gaur goizean Iñaki Agirrezabalaga alkatea eta Maitane Agirre zinegotziarekin. Beraiekin zeramatzaten kudeaketa sistema horren aurka orain artean bildu dituzten 3.806 sinadura, eta horiek ematen dieten “zilegitasuna”. Bilera ondoren deitu duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, “dezepzionatuta atera dira bileratik, Udal Gobernuak erakutsi duen jarrerarekin”.
Plataformako kideek azaldu dutenez, bi eskaera zuzenekin joan dira bilerara: “Atez ateko sistemaren ezartzea bertan behera uztea, eta gaur egungo edukiontzien sistema sustatzea, eta bosgarren edukiontzia erabiltzeko aukera herritarrei erraztea”. Alkateak erantzun zuzenik eman ez diela salatu dute. “Udazkenean erantzungo digula esan du. Ezin gara udazkenera arte zain egon, sistema hau ezartzeko prozesua dagoeneko abian dago eta. Pentsatzen dugu kalkulu politikoa dela, eta iruditzen zaigu protesta hau diluitu nahi dutela”.
Atez atekoaren birziklatze maila bera bermatzen duen sistema bat aurkezteko eskatu omen die alkatea.“Esan digu beharrezkoa dela %80ko birziklatze maila bermatzen duen sistema bat ezartzea, eta Atez atekoa dela kopuru hori ziurtatzen duena. Neurri horietara heltzen den beste sistema bat aurkezten badugu, prest dagoela hitz egiteko. Ez hori bakarrik, erraustegirik egingo ez dela bermatzen duen sistema bat izan behar omen du. Gu herritar batzuk gara; ez gara politikoak. Ez da gure ardura erantzun horiek ematea; ez dugu joko politiko batean sartu nahi. Zumaiako bilketa sistemaz gaude arduratuta, eta ez dugu gure bizkar gainean erraustegiaren karga hartu nahi”.
Bosgarren edukiontziaren erabilera indartu behar delakoan daude: “Birziklatzearen alde gaude. Asko gara hondakinak gaika sailkatzen ditugunak; batzuk aspalditik, gainera, eta neurri batean kopuru horiek lortu daitezkeela uste dugu”.
Horretarako herritarrak kontzientziatzea beharrezkoa ikusten dute, eta baita bosgarren edukiontzia erabiltzeko oztoporik ez jartzea. “Edukiontzi hori erabili nahi zuten herritar batzuei oztopoak jarri zaizkie: Udalak edota Mankomunitateak ez diete giltzarik eman nahi izan”. Horren harira, eta jasotako sinaduraz ohartuta, alkateak zer esan omen die: “Hurrengo hilabeteetan birziklatutako gaien datuak gora egin behar dutela, eta Mankomunitateari adi egoteko esango diola. Hori joko zikina da, tranpa. Jasotzen diren hondakinen %50 organikoa da, eta herritar askoei ez zaie bosgarren edukiontzia erabiltzen uzten. Aukera hori eman behar zaie herritarrei”. “Gure ustea da ez daudela birziklatzearen alde, atez atekoa ezartzearen alde, baizik”.
3.806 sinadura
Aste hauetan Atez ateko sistemaren aurkako 3.806 sinadura jaso dituzte. “Notarioak ontzat hartu ditu sinadura hauek eta hori ziurtatzen duen dokumentua dugu”. Kopuru hau udal hauteskundetako hautesle erroldaren (7.333) %51,9 dela diote, eta hauteskunde horietan emandako boto guztien (4.806) %79. Sinadurak biltzeko kanpainarekin jarraitzeko asmoa dutela gaineratu zuten.
Plataformak Mankomunitatearekin (eskatu dute, baina erantzunik ez omen dute jaso oraindik) eta Udaleko gainontzeko alderdi politikoekin biltzeko asmoa dute. Horretaz gain, blog bat ere martxan jarri dute: plataformazumaia.blogspot.com.













Hasteko esan ez dakidala zergatik eramaten dituzten plataforma hauek notarioaren paperak sinadurak erakutsi beharrean. Notarioak ziurtatzen du sinatutako guztiak zumaian erroldatuta daudela eta 18 (edo 16 nahi bada) urtetik gorakoak direla?Jarraitzeko lotsagarria iruditu zait esaldi hau: “Gu herritar batzuk gara, ez politikoak. Ez da gure ardura erantzun horiek ematea; ez dugu joko politiko batean sartu nahi. Zumaiako bilketa sistemaz gaude arduratuta eta ez dugu erraustegiaren ardura gure bizkar gainean hartu nahi”.Ez duzuela joko politikotan sartu nahi barregarria irduitzen zait baina beno.Larria dena da esatea ez duzuela zuen bizkar gainean erraustegiaren ardura hartu nahi, eta era berean kritikatzea alkateak exijitu izana %80ko emaitzak behar direla. Jakin ondotxo badakizue emaitza horiek ezean gipuzkoan aldaketarik ez dela emango eta Zubietan erraustegia eraikiko dela. Beraz erraustegiaren ardura Gipuzkoar guztion gain dago, eta zuen gain ere bai.Eta zuek ardura hori beste guztiok bezala duzuela jakitun erraustegia ez ezartzea ahalbideratzen duen bilketa sistema bat ari zarete kritikatzen. Beraz lojikoa da alkateak exijitu dizuena, %80ko sistema bat proposatzea, exijitzea. Zuen jarrerarekin, %80ko muga hori kuestionatuz, erraustegia ahalbideratzen duzue. Beraz nahi edo ez hartu ardura hori bizkar gainean zer zuena da, nahiz eta 3800 pertsona horiei ez diezuen esan.
Oraintxe Maria Eugenia ETB2an:-”Ikus ezazue El Escarabajo Verde ren eztakit ze bideo…”Atzo goizean bertan branka1 blog famatuak mezu bera jarri zuen.BLANCO Y EN BOTELLA
Hemen ere dago, RTVEn , bideo “famatua” http://www.rtve.es/television/20110414/escarabajo-verde-colmo-basura/424876.shtml. ATEZ ATEKORIK EZ!http://plataformazumaia.blogspot.com.es/2012_06_01_archive.html
ZUMAIAN ERE:ALKATEA DIMISIOA!EAJk zentsura mozioa jarriko du Alduntzinen aurka
EAJk iragarri du hizketan hasiko dela
PSErekin eta PPrekin, Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen
diputatua kanporatzeko. Bi aste baino lehen aurkeztuko dute mozioa, eta
uztailean eztabaidatu nahi dute. Joseba Egibarren hitzetan,
“inposaketaren eta iruzurraren aurkako zentsura mozioa da”.
Aurrekaririk gabekoa atez atekoaren kontra lortutako sinadura kopurua . Gainera plataforma honen gerizpean arrazoi erberdinetako pertsonek hartu dute babesa: Bilduren arerio politikoak, birziklatu nahi ez dutenak, gaur egun birziklatu bai baina atez-ateko sistema nahi ez dutenak (?) , …
Hipokresia eta demagogia nagusi den gaia da zaborraren kudeaketarena. Leialki erantzun beharreko galderak etortzen zaizkit burura: Ez birziklatzeko dudan eskubidea galtzeko prest al nago?. Bakoitzak eguneak 1,5 kg. zabor sortzen dugu (urtean 0.5 Tona). Kilo t’erdi horretatik zenbat birziklatzen dut?. Gutxitu eta berrerabili arren, birziklapenean dudan arduragatik, zein da zaborraren aferan eta ingurumenaren galeran nik dudan erantzunkizuna?.