Nabaherria elkarteak ekarrita, merkatua eta kultur ekitaldiak egingo dira gaur hasi eta igande arratsaldera bitartean Amaiako Plazan. 17:00etan zabalduko da azoka eta gaur bertan Morau eta Petti abeslarien saioak izango dira.
Bretainia, Països Catalans, Andaluzia, Asturies, Galiza, Aljeria, Nafarroa… ekainaren 22tik 24ra bitartean, artisautza eta elikagaigintza arloko ekoizleak izango dira Zumaian, herrialde ezberdinetako eskulanen eta produktuen azokan. Kulturarteko jai-giro ederrean, Euskal Herriak bere kultugune berezia izango du. Bertan, historia erakusketa iraunkorra, kantaldiak, haur-antzerkia, ikus-entzunezkoak eta hitzaldiak, eskeiniko dira.
Kultur ekitaldien joan-etorri honen ondotik, bisitariek, artisau ekoizpenen eskeintza oparoa ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute. Kale-antzerkiz lagunduta, “Banaiz Bagara” elkartearen dendak, “Nafarzaleak” tabernak eta Galizako Olagarro Erretegiak, aipamen berezia behar dute.
Kolore, zapore eta usain anitzeko kulturen arteko marinel-azoka honek, Zumaiako Udalaren babesa izango du eta bere nortasun ludikotik at, Euskal Herriko Historia eta Kultura islatuko duen ondoko kalitatezko jarduera egitaraua garatuko da.
Egitaraua
Ekainak 22, ostirala
17:00 Marinel-azokaren irekiera
17:30 Erakusketa iraunkorra: Euskal erreferentziak eta konkistak
18:30 Hitzaldi musikatua: Euskarazko kantagintza berriaren historia – Andoni Tolosa “Morau”
20:00 Kantaldia: Petti
Ekainak 23, larunbata
11:00 Marinel-azokaren irekiera
12:00 Hitzaldia: 1512, Nafarroaren konkista. Angel Rekalde (Nabarralde)
13:00 Musika emanaldia: Erramun Martikorena
17:00 Haur-antzerkia: Arrain herriaren memoria galdua. Ixabel Agirresarobe · Hodei unzueta
18:30 Ikus-entzunezkoa: Gipuzkoaren jatorria
20:00 Musika emanaldia: Herri-musikaren soinu tresnak. Juan Mª Beltran
Ekainak 24, igandea
11:00 Marinel-azokaren irekiera
12:00 Hitzaldia: 1200. urteko konkistaren ondorioak. Aitzol Altuna (Nabarralde)
13:00 Musika emanaldia: Aintzina Folk Taldea
16:30 Birtuosismoz betetako Kantaldi Umoretsua. Joseba Irazoki
17:00 Bertsolharitza: Elkarri eragiteko haurrentzako kantu-bertsoa. Ibai Esoain











