Udako solstizioaren jaia ospatuko da gaur

2012-06-23 11:02

Gaur, ekainak 23, udako solstizioa dela-eta, I. eki eguna antolatu dute Torreberri Gaztetxiak, Inpernupeko Joareek, Astindu dantza elkarteak, Txinparta euskara taldeak eta Bertso eskolak.

Eguzkia ezinbestekoa dugu bizitzarako eta hain zuzen ere kultura askotan jainkotzat hartua zuten haren menpeko zirela oharturik.

Iguzkia, iduzkia, eki, ekhi edo Ataunen dioten bezala “Jainkoaren begia”… hamaika hitz, gaur arte iraun duten ohitura batzuek adierazten diguten bezala, Euskal Herrian ere jainkotzat hartua izan den eguzkiari deitzeko.

Gurean bezala Europa osoan zehar ematen diren hasiera zehatzik gabeko ohitura horien artean udako solstizioarekin batera ospatzen dena dugu. Katolizismoaren eraginez gurean San Juan gauaz ezagutua izan dena. Ekainaren 24ko bezperan herri gutxi izango da surik piztuko ez duena; egun horretan suak, eguzkiaren irudia, festa herrikoien bilgune bilakatzen dira.

Eta ospatzen dena ez da saindua orain arte izena hala eman badigute ere, eguzki aroaren-uda-etortzea baizik. Izan ere urteko egunik luzeena eguzkiari eskaintzeko gaua dugu 24koa.

Egun horretan Euskal Herrian zehar ekintza anitzak egiten ziren eta egiten dira gaur egun ere. Zeinek ez du txikitan egurra bildu gauean ahalik eta pirarik handiena sortzeko?

Azken urteotan, ordea, arrazoi asko direla medio egutegian gorriz markatua izan den egun berezi honen bizitza apaldu izan dela ikusi dugunez, aurton Zumaian gau laburrenak merezi duen ongietorria ematen saiatuko gara; urteetan zehar gau honen izaeraren zutabe izan den herrikoitasunari helduz, herriko elkarteak batu eta gau berezia sortu herritik eta herriarentzat.

Egitaraua

18:00etan, haurrentzako tailerrak Kofradian.

23:00etan, Zumaiako joareak herrian zehar.

Gauerditik aurrera Beheko Plazan, antzerkia, txalaparta, dantza, bertsoak, sorgin salda…

Ondoren, gaueko animatuenak Itzurunera joango dira gaua luzatzera.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)