Atez atekoaren kontrako plataformaren agerraldia azken udal plenoan

2012-06-24 22:28

Joan den ostiralean egin zen ez ohiko plenoa aprobetxatu zuten Birziklapena bai, atez atekorik ez plataformako ordezkariek pleno aretoan agerraldia egiteko, 3.806 arrazoi, erantzun bat! zioen pankartarekin. Plataformatik ohar hau bidali digute:“Ia 4.000 zumaiarrek argi adierazi dute, beren sinadurekin, hondakinak gaika biltzearen alde daudela eta 2012ko martxoko Udal Plenoan onartutako atez ateko bilketa sistemaren aurka. Sinadura horiek azken udal hauteskundetako hautesle erroldaren erdia baino gehiago dira eta hauteskunde horietan emandako botoekin (4.806) alderatuz, %79a. Sinadura horiek guztiek ematen diguten zilegitasunarekin, “Birziklapena bai, Atez Atekorik ez” plataformak zintzilikarioen bidezko atez ateko zabor bilketa sistema ezartzeko prozesua bertan behera uztea eskatzen du. Plataformako kideok udaleko zenbait alderdi politikoetako ordezkariekin bildu gara eta Alkateari eta Aralar taldeari eskatu diegu beren erabakia berriz aztertu eta Zumaiako herritarren gehiengoaren eskaera kontutan har dezatela. Gaur Plenoan agertu gara, baina gure eskaerari erantzunik ematen ez bazaio, ekintza gehiago ere egingo ditugu”.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)