Joan den ostiralean jokatu ziren txapelketako finalaurrekoak. Lehen partidan, Urbietak eta Aizpuruak 22-18 irabazi zioten Odriozola eta Artetxeri; bigarren finalaurrekoa Azkune eta Salaberriarentzat izan zen, 22-6 irabazi baitzuten Urbieta eta Beristainen aurka. Horrela, finala Azkune-Salaberria eta Urbieta-Aizpurua bikoteek jokatuko dute. Hirugarren posturako lehian ariko dira Odriozola-Artetxe eta Urbieta-Beristain. Ostirala San Pedro eguna denez, finalak ostegunean jokatuko dira, 18:30ean hasita, Odietan.











