Mailari eustea izango da Telmo Deunen erronka

2012-06-26 10:12

Joan den ostiralean aurkeztu zituen Zumaiako Arraun Elkarteak aurtengo traineru denboraldirako osatu dituen taldeak. Gizonezkoetan, iaz baino lan handiagoak izango dituzte mailari eusteko, igo diren bi taldeak –Portugalete eta Zierbena– indartsuak baitira. Emakumezkoetan, aldaketa handiak izan dira eta ikusteko dago noraino iristeko gai diren.

Petronor Bandera (larunbatean, 18:00etan): Zumaia, Kaiku, Hondarribia eta Tiran lehen txandan.

“Mailari eustea da gure helburua, baina aurten zailago izango da, igo diren bi taldeak diruz indartsuak direlako eta fitxaketak egiteko gaitasuna dutelako. Azken postua saihesteko lan handia egin beharko dugu”, adierazi du Xanti Zabaleta Telmo Deuneko entrenaileak. Bigarren urtea du Zumaian entrenatzaile lanetan, eta iaz hain emaitza onak eman zizkien bide beretik egin dute aurten ere lan: “Pixka bat hobeto gaude iazkoarekin alderatuta, baina gero ikusi beharko da hori nahikoa izango den; hori da nire kezka”.

Txapelketaren mailak gora egin duela uste du Zabaletak. Bere iritziz, hiru traineru ibiliko dira goian, eta atzekoen eta erdikoen artean ez da alde handirik izango: “Hondarribia, Kaiku eta Tiran goian ibiliko direlakoan nago; Urdaibai ere ez da oso aparte ibiliko, eta San Juanek eta San Pedrok zenbateko goranzko pausoa egiten duten ikusi egin beharko da. Bestelakoan, erdiko multzoa eta atzeko multzoa geratuko dira, eta atzetik erdialdera tarte txikia egongo dela iruditzen zait. Kantabriako ontzien lanaz (Astillero, Pedreña eta Castro) ez dakit zer esan, ez dakit zer egin dezaketen”.

Taldean ez da gorabehera handirik egon. Iazko plantilatik Iñaki Unanue, Josu Lete, Joxe Elortza eta Mikel Olasagasti faltako dira. Berrikuntzak etxetik etorri dira: hiru jubenil igo baitira –Aitor Gorrotxategi, Adrian Nijs eta Iñaki Urtubia) eta Jon Larrañaga hasi da berriro, urte batzuetan lagata egon ondoren.

Berrikuntzak etxetik etorri dira: hiru jubenil igo (Aitor Gorrotxategi, Adrian Nijs eta Iñaki Urtubia) eta Jon Larrañaga hasi da berriz, urte batzuetan lagata ego ondoren.

Emakumezkoetan aldaketa ugari

Emakumezkoen traineruan aldaketa ugari izan dira iazko taldearekin alderatuta. Alde batetik, Hibaikako arraunlariak ez dira aurten Zumaian izango, beraiek aterako dute eta trainerua. Taldea osatzeko etxeko jubenilak, eta Azpeititik eta Bizkaitik beraien borondatez etorritako aurraunlariak gehitu dira. Lehen ibilitako pare bat arraunlari ere itzuli dira taldera. Aurten ere Kike Manterola izango da entrenatzailea. Helburua Euskotren Ligan sartzea dela dio, baina, hainbeste aldaketa izanik, ez du garbi taldearen benetako maila. “Baja asko ditugu iaztik. Aurten, behintzat, neguan taldea osatuta izan dugu, baina, ikastetak direla eta, ezin izan dugu batera entrenatu”. Lehen urteko lau jubenil ariko dira lehen taldean eta hori pozteko moduko albistea da. “Ea goraka egiten duten; seinale ona da gazteak arraunerako egotea”.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Esku pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da gaur
    Laugarren jardunaldian emaitza hauek izan ziren:Olasagasti-Aizpurua, 22 - Beristain-Urbieta, 15Iribar-Ruiz, 22 - Bracamonte-Oliveira, 16 […]
    Baleike
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)