Beñat Lizeaga 19:30ean atera da Aranjuezko espetxetik, 30.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Zain zituen lagunak eta senideak. Sagardoarekin ospatu ondoren, goizaldeko ordubiak aldera iritsi da Zumaiara eta harrera egin diote, Gaztetxean lehenik eta Inpernupen ondoren. Baleike Madrilen izan da eta Beñaten lehen adierazpenak jaso ditu kartzelatik atera berritan.
BIDEOA: Beñaten lehen adierazpenak
BIDEOA: Beñat senide eta lagunekin
Mari Bego Urkidi (Beñaten ama): “Lixto, lixto! Gaur etxean izango dugu!”
Udal Gobernuaren oharra
2010eko urriaren 22an, Espainiako Poliziak Segi gazte erakundearen aurka egindako sarekadatik ihes egin zuen Beñat Lizeagak. Lau hilabete ezkutuan egin ondoren, 2011ko otsailaren 21ean agerraldia egin zuen Izpuran (Nafarroa Beherea) beste zazpi gazterekin, eta beraien eskubideak defenditzeko itxialdia hasi zuten.
Itxialdia amaituta, Frantziako Poliziak atxilotu egin zuen, eta, orduz geroztik espetxean eman du urtebetetik gora, Frantzian aurrena eta Espainian ondoren.













Zorionak! Nahiz eta zorionak esate hutsak absurduaren marra igaro: ezer ez egiteagatik urte t’erdiz preso eduki, eta gutxi balitz, aske gelditzekotan fidantza ordainduta. Baina zorionak Beñat! Eta hainbeste sufritu duten etxeko eta lagunei.
Ongi etorri Beñat! Besarkada bat senideei eta lagunei.
A ze berri ona! Ongi etorri, Beñat!