“Lixto, lixto, bukatu da! Gaur etxean izango dugu Beñat”

2012-06-28 11:08

“Lixto, lixto! Bukatu da! Jarri handi handian Beñat aske dela!”, esan digu pozez gainezka Beñat Lizeagaren ama Mari Begok, telefonoa hartu orduko. Gaur gauean etxera ekartzea espero dute.“Gaur goizeko 9:20an eman digu albistea Onintza Ostolaza abokatuak, eta emozioari eutsi ezinik gaude. Gaur gauean etxera ekarriko dugu Beñat!. Donostiako epaitegira bidean harrapatu du Mari Bego. “Epaitegira gatoz, 30.000 euroko bermea ematera. Ondoren Madrilera joango gara eta espetxetik atera bezain pronto Zumaiara. Abiatzen garenean abisatuko dugu! Beraz, gauzak ondo bidean, gaur gaualdean izan daiteke Beñat Lizeaga berriro etxean.

Beñatekin batera aske geldituko dira Xalbador Ramirez, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernaz, denak ere 30.000 euroko fidantza ordainduta, eta epaiketaren zain.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)