Badatoz festak berriro ere gure herrira. Badator musika, alaitasuna, parranda eta ondo pasatzea. Eta guzti hau zero zabor bidean egiteko gonbitea egin nahi dugu.
Zumaian azken hilabetean egin diren bi festa aztertu ondoren, atzera egin dugula konturatu gara. Zumaiako herri eskolak antolatutako festan, iaz ez bezala, aurten erabili eta botatzeko edalontzi eta platerak erabili dituzte, eta horretaz gain hondakinak sailkatuta biltzeko aukerarik ez dute eman (zabor poltsa handiak jarri eta guztia nahasian bildu da bertan). Amaiako plazan egin berri den marinelen azokan ere antzera jokatu dute, eta San Telmotan ez bezala, edalontzi eta platerak erabili eta bota egin dira eta baita guztia nahasian bildu ere.
San Pedroak datozen honetan guztioi ahalegintxo bat egiteko eskatzera gatoz. Ez dadila guk erabilitako plastikozko hondakin bat bera ere Urtetako zabortegira eraman, ez dezala guk sortutako hondakin organikorik Urteta kutsatzen jarraitu, ez dezagula ingurumena kaltetuko duen ezer egin, zentzuz jokatu dezagun.
zero zabor zumaian













Herri Eskolako festari buruz,esan eman zirela eman beharreko argudioak zero zaborreko kide diren guraso batzuei,festetarako bileretan.Bilketari buruz,zero zaborrekoek ez zuten ezer egin bilketa beste era batera izateko,kide batzuk guraso izanik.Apartatu nahi zuenak eskuragai zuen eskolak dituen bereizteko kontenedoreak.Azkenik esan nahiz eta dena nahasirik jaso,guraso elkarteko 2 kide arduratu zirela zaborra apartatzen bere guanteak jarrita eta kontenedore desberdinetara eramateaz bai tabernan eta bai tailerretan.
Pozten gara, eta asko gainera,
Herri eskolako festa batzordetik hondakinak ongi kudeatzeko ardura hartu zela
jakitean. Egia esan, bileretan jasotako azalpenek ez zuten zero zabor bidean
aurrera egiteko inolako borondaterik azaldu. Gure proposamenak eta lanerako
borondatea erabat baztertua izan zela sentitu genuen, eta iazko festan
berrerabilgarrien inguruan eta gaikako bilketaren inguruko lanketa guztia gure
gain hartu bagenuen ere, oraingo honetan ezertan parte ez hartzea erabaki
genuen.
Hala ere, eta borondatea
benetakoa bada, datozen urteetan eskuz esku lan egiteko aukera egongo dela
pentsatzeak pozten gaitu.