Atzoko atzerapenaren ondoren, gaur arratsaldean jokatu dira aurtengo Pilota Txapelketa Herrikoiaren azken partidak, Odieta pilotalekuan. Finalean, Azkune eta Salaberria nagusitu dira, 22-10, Aizpurua eta Olasagastiren –Ander Urbietaren ordez jokatu du– aurka. Aurrez, hirugarren posturako partidan, Oliden eta Alberdi –Odriozola eta Artetxeren ordez jokatu dute– nagusitu dira Urbieta eta Beristainen aurka, 22-14. Txapelketako pilotari onenaren saria Julian Azkunek jaso du.












