Atez atekoaren kontrako plataformak idatzi bat eman dio Martin Garitano ahaldun nagusiari

2012-07-02 15:50

Martin Garitanori gutuna eman dioten unea.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak Zarautzen bildu direla aprobetxatuta, Zumaia eta Zarauzko atez atekoaren aurkako plataformek idatzi bat eman diote eskura Martin Garitano Ahaldun Nagusiari. Hauxe da idatzia:

Martin Garitano Jn., Gipuzkoako Aldun Nagusia,

Gipuzkoako Batzar Nagusien urteko Bilkura Ibiltaria Zarautzen ozpatzen dela eta, aukera hau baliatuz, honako hau adierazi nahi dizugu:

Jakin badakigunez, milaka dira Gipuzkoako herritarrak dagoeneko, bakoitzeko bere herrian, Bilduk herriz herri hedatu asmo duen Atez Ateko zabor bilketa sistema berriari beren aurkako jarrera zuzena, edo zabor bilketaren inguruan herri galdeketak egiteko beharra agertu dutenak

Hain zuzen, Zumaian lau mila herritarrek sinatu dute, izen-abizenez, ezezkoa Atez-atekoari, bide batez, berziklapenaren eta konpostaiaren aldeko jarrera azalduz; eta Zarautzen zortzi milatik gora dira zabor bilketa sistema berria ezarri aurretik herri galdeketa eskatu dutenak

Jakin badakigu zabor bilketaren eskumena udalena dela, baina hori dakigun bezala, badakigu ere zuk zuzentzen duzun Foru Aldundiak bere zabor-politikaren ardatz aitortu duela, behin eta berriz, Atez-atekoa, askotan izen horrekin adieraziz, beste askotan zuzenean aipatu gabe baina edonorentzat ulergarriak diren perifrasiak erabiliz.

Hori horrela, eta gipuzkoar guztion Aldun Nagusia zarela kontutan hartuz, baldin eta herri-partaidetza eta demokrazia benetan aintzat hartzen badituzu, gure herrietan Atez-ateko sistema ezartzeko duzuen asmoa bertan behera uzteko eskatzen dizugu.

Gipuzkoarrok dagoeneko agerian utzi dugu gizarte aurreratua osatzen dugula, eta badakigula erantzukizunez jokatzen, baita ingurumenari zor diogun arretaz jarduten ere.

Baina herritarrok ere merezi dugu gure erakundeetan zaudetenon begirunea ere.

Milaka zumaiar eta zarauztarren eskari honi behar bezala erantzungo diozulakoan,

Zumaiako Plataforma eta Zarauzko Plataforma

 

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Esku pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da gaur
    Laugarren jardunaldian emaitza hauek izan ziren:Olasagasti-Aizpurua, 22 - Beristain-Urbieta, 15Iribar-Ruiz, 22 - Bracamonte-Oliveira, 16 […]
    Baleike
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)