Herriko gazte koadrilek urteak daramatzate sanpedroetan edo koadrila egunean bizipoteoa egiten –bizikletarekin poteatzen–. Eta urtero bereziki ondo hartu izan ditu Talaipeko Mariasunek; edatekoarekin batera, beti izan ditu prest jateko goxoak: pintxoak, paellak… Larunbatean aurreskua dantzatu zioten, esker ona adierazteko. Hona hemen bideoa.











