Osalanen aurre txostenak ez du Gorka Ramosen heriotzaren arrazoia argitzen

2012-07-05 12:29

 

Gorka Ramosen etxe aurrean bildu dira lagunak hiletaren aurretik.

Osalanen aurre txostenak gertaerak nola izan ziren jasotzen du, baina ez du argitzen heriotzaren arrazoia zein izan zen. Aurre txostenak dioenez, langilea lanerako erabiltzen duen ibilgailuan gerturatu zen edukinontzira, jaitsi, edukinontzira igo eta barrura sartu zen, bere kabuz. Handik minutu gutxira jausi zen edukinontzi barruan.

ZUGAren oharra

Kronika: lan istripua Okin enpresan

Langileek elkarretaratzea egin dute goizean, enpresaren atarian.

 

Lan istripua nola eta zergatik gertatu ote zen argitzeko dago oraindik. Segurtasuneko bideo kamerek grabatutako irudiek, laguntzera joan ziren 11 lagunen lekukotzek eta autopsiaren emaitzak lagunduko dute gertaerak argitzen. Osalanek aurre txostena egin du, baina gertaerak deskribatu baino ez du egiten. Egiaztatzen da langilea bere kabuz sartu zela edukinontzian, irudietan ikusten da hondakinak zapaltzen ari dela, eta handik minutu gutxira edukinontzi barruan desagertzen da. “Se desvanece” da txostenak erabiltzen duen hitza. Uler daiteke konortea galtzen duela. Hala ere, aurre txostenak ez ditu arrazoiak argitzen. Horretarako ikerketak aurrera jarraitu beharko du.

Bitartean mina da nagusi. Gaur goizean hala adierazi nahi izan dute Okineko langileek, 11:00etan egin duten konzentrazio isilean. Ondoan izan dituzte Ramosen lagunak, inguruko beste enpresetako langileak eta udal ordezkariak, Iñaki Agirrezabalaga alkatea buru.

Elkarretaratzea amaitu denean ohar bat irakurri du enpresa batzordeko presidente Iñaki Benaventek, langile guztien izenean. Ikerketek zer emaitza ematen dituzten erne egongo direla iragarri du, ardurak eskatzeko.

Istripuaren unean Ramosi laguntzera gerturatu zirenetatik bakarra dago erietxean, “larri”, medikuek esan dutenez. Ez dute argitu gasaren ondorioz ote den, baina segurtasun kamerek hartutako irudietan ikusten da langileak edukinontziaren ingurura iritsi orduko lurrera jausten direla, gasa arnastuta-edo. Dena den, gaiaren inguruan hipotesi ezberdinak daude eta ikerketaren emaitzen zain egon beharko da egia jakiteko.

Bestalde, hileta elizkizunen aurretik, Gorka Ramosen lagunak haren etxepean bildu dira, isiltasunean samina eta dolua adierazteko.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)