ZUGAren oharra

2012-07-06 10:19

Zumaiako Gazte Asanbladak, herrian gertatutako azken gertakari lazgarriaren aurrean, honakoa adierazi nahi du:

Gure babes eta berotasun handiena helarazi nahi diegu Gorka Ramos gaztearen senide, lagun eta gertukoei.

Zoritxarrez, berriro ere familia baten sufrimendua eragin du lan istripu batek. Honelako gertaeren aurrean argi ikus dezakegu interes ekonomikoen aurrean bizitza batek zein gutxi balio duen patronalarentzat. Lan baldintza duinak bermatzen ez dituen sistema baten ondorio dira istripuak.

Prekaritateak eta lan baldintza duinen faltak zuzenean eragiten die gure herrian milaka langileri, eta beste kolektibo batzuen artean gazteria da zapalkuntza honetan ere kolpatuenetakoa. Bestelako jendarte eredu batean sinesten dugulako, gazteok lanean jarraituko dugu diruaren ordez pertsonak ardatz izango dituen herri justu bat eraikitzeko. Bizitza batek produkzioak edo aberastasunak baino gehiago balio dezan.

Guzti honen harira, dei egiten diogu Zumaiako gazteriari lan istripu lazgarri honen ondoren antolatu diren deialdi ezberdinetan parte hartzeko. Ez gaudelako gure bizitza gutxiren mesedetan galtzeko prest, berriro gerta ez dadin eta erantzuleek lan baldintza duinen aldarria ozen entzun dezaten. Bidean elkartuko gara.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)