Marinel Azoka egingo da estreinakoz kirol portuan, ostiral arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte. Azoka osatuko duten 70 bat salmahaiez gain (janaria, artisautza, arropa…), hainbat ikuskizun prestatu dituzte, asteburua girotzeko: musika, antzerkia, malabareak, tailerrak, ipuinak… Hemen daukazue I. Marinel Azokako egitaraua:
Uztailak 13, ostirala
Arratsaldez, 17:30etik 23:00etara
17:30: Azoka irekitzea, inaugurazio ekitaldia.
18:00: Kalejira eta inaugurazio pregoia.
18:30: Musikariak eta malabareak.
19:30: Ur gezatako komikoak, Itsasoko parodiak.
17:30-22:00: Umeentzako atrakzioak. Tailer erakustaldia.
Uztailak 14, larunbata
Goizez, 11:00etatik 14:30era
11:00: Azoka irekitzea.
11:30: Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak, malabaristak.
12:30: Pertsonaia interaktiboak: “Piraten kontu bat”. Musikariak eta malabareak. Tailer erakustaldia.
11:30-14:00: Umeentzako atrakzioak.
Arratsaldez, 17:30etik 23:00etara
17:30: Azoka irekitzea.
18:00: Arratsaldeko kalejira: musikariak, kortsarioak, hankaluzeak, malabaristak.
19:30: Itsasoz haragoko ipuin eta legendak. Musikariak eta malabareak. Tailer erakustaldia.
17:30-22:00: Umeentzako atrakzioak.
Gauez
21:00 Gaueko ikuskizuna: “Aita misiolariak”
Uztailak 15, igandea
Goizez, 11:00etatik 14:30era
11:00 – Azoka irekitzea
11:30 – Irekiera kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak, malabaristak.
12:30 – Pertsonaia interaktiboak: “Itsas ipuinak; rona eta edana”. Musikariak eta malabareak. Tailer erakustaldia.
11:30-14:00: Umeentzako atrakzioak.
Arratsaldez, 17:30etik 22:00etara
17:30 – Azoka irekitzea.
18:00 – Arratsaldeko kalejira: musikariak, piratak, hankaluzeak, malabaristak.
19:30 – Esklabuen kalejira: “Esklabuen lehorreratzea”. Musikariak eta malabareak. Tailer erakustaldia.
17:30-21:30 – Umeentzako atrakzioak.
Gauez
21:00 – Gaueko ikuskizuna: “Pitagorasen koadernoa”.











