BIDEOA: AGE taldearen disko berriko kanta aurrerapena

2012-07-12 13:55

AGE taldeak (Ahuntzaren Gauerdiko Eztula) kontzertua emango du larunbatean (22:30) Itzurun tabernan, Akustik Biluzik disko berria aurkezteko. Beraien estudioan izan gara eta Gailurrak kanta berria eskaini digute, diskoaren aurrerapen modura.

Joseba eta Mikel Aizpuruak AGE taldea berreskuratu dute, Lette Band proiektu paraleloa oraingoz alde batera utzita. Joan den udazkenean, Akustik Biluzik disko berria grabatu zuten beraien estudioan. Hemezortzi kantez osatutako lana da, zortzi erabat berriak eta gainontzekoak aurreko kanten moldaketak –Lette Band garaikoak, baina AGEren bi kanta ezagunenak ere badaude: Pelipinen historia eta Trena badoa–. Gitarra eta bateriarako daude eginak, baina teklatuak eta banjoa ere ez dira falta batzutan. Instrumentu denak beraiek jotakoak dira. Diskoa ohiko lekuetan izango da salgai, bost euroan.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)