Herritar asko joan dira lehen egunean udaletxera edukointzi marroia erabiltzeko giltza eta ontzi eske, eta lehen txandan ekarritako material guztia agortu da –120 lagunentzako giltzak, ontziak eta zorroak–. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko beste 300 ekarri dituzte, eta banatzeko prest daude. Kanpaina hau hasi aurretik, 750 inguru ziren edukinontzi marroia erabiltzeko giltza zuten Zumaiako familiak.
Plataformaren oharra
Biohondakinak biltzeko edukiontzi marroian hondakin organikoa biltzen da. Edukiontzi hori erabiltzeko banatzen diren poltsak konpostagarriak dira; beraz, edukiontzi marroirako bakarrik dira. Poltsa horiekin bakarrik egin daiteke, hau da, ezin dira erabili bestelako plastikozko poltsak.
Oso garrantzitsua da edukiontzi honetara bota beharreko gaikako bilketa ondo egitea, izan ere, batek gaizki egitea nahiko da beste guztien lana ezerezean uzteko. Beraz, edozein kezka edo zalantza baduzu, deitu 943 89 08 08 zenbakira (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara bitartean)
Edukiontzi honetara, etxean, baratzean zein lorategian sortutako edozein biohondakin (prestatuak edo prestatugabeak) bota behar da.
Bota beharrekoak:
1. Landare jatorriko hondakinak: fruta barazki, lekale, pasta eta arroz hondakinak. Baita frutahezurrak, lore eta landare hondakinak, alpistea, baratzeko hondakinak, belarra eta inausketa hondakinak ere.
2. Animalia jatorriko hondakinak: Haragia, arrautzak, arraina eta marisko (oskola eta azalak) hondakinak. Haragi eta arrain hezurrak ere 5. edukiontzira bota behar dira, eta gazta zati edo azala bera ere bai.
3. Bestelakoak: Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak eta mukizapiak, madalenen paperak eta kartoizko arrautza-ontziak zikinak baldin badaude (garbia badago, edukiontzi urdinera bota behar da). Kafe eta infusio hondarrak eta poltzatxoak, ogi, opil eta gaileta hondarrak, arrautza oskolak, fruitu lehorren azalak, kortxo naturala, txotxak….
Ez dira bota behar 5. edukiontzira errautsak, lurra, fardelak, komuneko papera, konpresak eta tanpoiak. Guzti horiek zabor ontzian utzi behar dira.












Tamalez, udalak egin duen mugimendu honek ezer gutxirako balioko duelakoan nago. Izan ere, kalean hautsak (baita ere errauskailuak sortuko dituenak) harrotzen ari direnek lana egin gabe utzi zuten Aldundia orain urte bete eta hiru kospostatzeko plantatik bakarra egin zuten. Eta hau ere zaharkitzen utzi zuten inolako inbertsiorik egin gabe.
Materia organikoa edozeinek birziklatzeko ateak irekita daude, beraz, aukera paregabea dugu herrian sortarazi duten plataformaren zintzotasuna baloratzeko.
Nik ez dut ezer ez espero.
“Atez atekoaren aurka baina birziklatzearen alde” sinatu duten 4.000 lagun horiek orain dute aukera eztabaida honi amaiera emateko. Espero det bihartik aurrera sekulako ilarak izango diala udaletxian, existentziak agortu arte, eta laster kontenedore marroiak gainezka ikusiko ditugula. Bestela, arrazoi eman beharko diegu kanpaina honen atzean politika baino ez dagoela kritikatu dutenei.Hala ere, ondo dago materiala eskura jartzea baina horrekin batera ez al da ikastarorik egin behar? Herri mailan informazio kanpaina bat egitea ere komeniko litzake. Bestela, pentsa dezakegu mugimendu taktiko bat baino ez dela izan, uda garaiko erlajazioa aprobetxatuz plataformako 4.000 sinatzaileak guardia jaitsita harrapatu eta ondoren argudiatzeko: “ikusten, lau katu baino ez dira etorri giltza bila”. Politikeria, hori ere.
Bada, nik ez dut ikastaroaren beharra ikusten. Udalaren oharra irakurrita garbi dago zer bota daitekeen eta zer ez. Informazioa lortzeko eta zalantzak argitzeko telefono bat ere badago. Emaitza penagarriak lortzeko kanpainetan xahutu den dirua nahikoa dela uste dut. Eta horien kostua ez da kontutan hartzen orain arte izan dugun sistemaren balantze ekonomikoan.
Agian txerri-jana esaten badiogu errazago ulertuko da.
Baina zertan geratzen gera azkenean?? 4000 sinadura hoiek ez al ziren ba “gezurretazkoak” zuen ustez? Hala izanda, nik uste zumaiarrak irrikitan gaudela herria txintxilikayo usaintxuz betetzeko!!
Hori tarrati galdetu beharko diozu. Nik ez det sekula esan gezurra denik. Garbi dago jende askok sinatu duela, eta orain daukate aukera kontenedore marroia erabiltzeko. Eta ez badute erabiltzen, orduan bai gezurretan ari direla, birziklatzearen alde daudela sinatu eta gero egin ez.
Niri egia esan tamalgarria iruditzen zait
eztabaida honetan guztian erakusten ari garen maila kaxkarra. Urteetan ezer
egin ez eta makillaje berde gisa edukiontzi marroia erabili ondoren, erraustegi
bat eraiki eta beraz 25 urtetarako Gipuzkoarron hondakinak ongi kudeatzeko
aukera guztiak zapuztu nahi dituzten horiek bideratu dute egoera hau, eta
guztiok sartu gara jokoan.
Ni pozten naiz edukiontzi marroia erabiltzeko
aukera zabaldu delako eta orain jende gehiagok parte hartzeko aukera izango
duelako. Honela, beldur asko kentzeaz gain, garbi ikusiko dute batzuk zabaldu
duten mamuaren zentzu-gabezia (hiru egunetan organikoa etxean izateak ez du
arazorik sortzen, ez du usain txarrik zabaltzen ez etxean ez eta kalean zintzilikarioetan
jarriz gero ere, oso erraza da ongi egiten eta zure ingurua zaintzeko aktibo
bat zarela senti arazten dizu). Hala ere, eta pena handiz, garbi ikusten dut
parte, hartzea handituko balitz ere, inondik ere ez garela %80ko birziklapen
tasetara gerturatuko (ez eta %75era ere). Badakit ere kudeaketa mota honek
erraustegi baten beharra dakarrela, eta birziklagarriak diren hondakin asko
alperrik galtzera eramaten dituela.
Beraz, udalari, edukiontzi marroirako giltza
gehiago lortzeko egin duen ahalegin handia txalotu nahi diot, baina horrekin
batera, egun dugun hondakinen kudeaketa eskasa konpontzeko proposatu duen atez
ateko bilketa jartzea eskertu nahi diot. Batzuen beldurraren gainetik, beste
batzuen kanpaina itsusien gainetik eta gehiengoaren engainuaren gainetik, bide
zuzena hartzen ari zarete, nahiz eta benetan zaila izan. ZORIONAK!!
Arrazoi dezu Zuri! 5.edukionziaren alde 4000 zumaiar daudela jakin badakigu. Baina ba al dakigu zenbat zumaiar dauden txintxilikaioen alde? Nik jakin nahiko nuke nork nahi duen benetan sistema hau. Entzun nahi duenak entzun dezala nire eskaera (udaletxekos, kontsultanbat zermoduz datorkizue??) Ala ba, gerorte!
Oso ondo Zurriola, bi galdera posible ikusten ditut:a) Birzikla daitekeen guztia birziklatzeko prest zaude edo zati handiena birziklatu beharrean erre nahi duzu (Zumaian noski, ze earra aurpegia guk ez dugulako bereizi nahi Zubietarrei pasatzea marroia)?b)Atez-ateko bilketa nahi duzu ala emaitza berdinak lortzen dituen beste bat (oraindik inork ez du honelakorik proposatu, beraz oraindik orain galdera hau ez da biablea)Bestalde txintxilikarioek usaina izango omen dute. Joño joño, egunak 24 ordu ditu eta 17 inguru txintxilikarioak HUTSIK egongo lirateke Zumaian. Zerk botako du usaina? Gaur eguneko kontenedoreak ez dituzte egunero hustutzen, hor bai dagoela zaborra nahastuta eta 24 ordutik gora usaina botatzen!Azkenik oraindik ez duzu argitu Tarratek behin eta berriro (geheigitan aukeran) galdetu dizuna: non daude sinadurak?
Trujas, nik ez dakit non dauden sinadurak. Baina partehartzearen alde beti dagoen zu bezalako pertsona batek, ziur lagunduko didala bilatzen!
Ala partehartzea komeni ez denean, ez da hain kontutan hartu bihar?? Ai, ai, ai…. jejejej. Kontua da, munduko txintxilikayo guztiak jarritare, erraustegia ezin dela kendu. Inork mundu zabalean ez du lortu izan. Baino bueno… denborak esango du! Portzierto, ni temanti: UDALETXEKOS, KONTSULTA GAITZAZU JANGOIKUAN IZENIAN!! JAJAJAJAJA!!
Garbi dago gezurtien taldean jokatu nahi duzula, zure hitzak interpretatzeko beste modurik ez baitut ikusten. Makina bat lekuetan hondakinak tratatzeko errauskailuak ez diren beste metodologiak erabiltzen dira, besteak beste, digestioak (anaerobiko zein aerobikoak), metanizazioa, pirolisia, gasifikazioa,… Beraz, zure komentarioak sinesgarritasunez hartzeko, informatu zaitez lehenago, mesedez. Edo, agian, nahiago duzu jendea etsaitzen jarraitu?
txalo bero bat Pagotxari! ikaragarrieee!!! jejejej.. UDALA!! KONTSULTA NAHI DEGUU!!! HERRIARI GALDETU!!
Bueno, zer da ba herriai galdetuko zeniokeena?
Gorringo, gauza asko galdetuko nituzke. Baina hondakinei buruz ai geanez, ba horixe, herriak nola nahi du berziklatu?? 5.edukiontziarekin ala txintxilikayoen sistemakin?? Erabaki dezaguk geuk zer egin geure buruarekin! Nik garbi det, birziklapena bai, 5. edukiontzia bai.
Ordun, zure ustez zilegia da galdetzia birziklatu nahi deun edo ez, azken batian, 5.edukiontziyakin norbean esku gelditzen dalako birziklatu ala ez. Gainea, badakizu, 5.edukiontziyak zein emaitza eman izan ditun urtietan zihar eta oñ, ez atez atekuan inguruan zabaldu dezuen mamuakin eskatu dian 120 giltzakin, ez eta pila batetan in izan dian kontzientziazio kanpainakin, ez da inundik inoa ere atez atekuan emaitzeta iritsiko (atez atekuak berehalako emaitzak ematen ditu). Beraz, benetan birziklapenan alde baldin bazaudete, benetan zuek ere emaitza on hoiek lortu nahi baldin badituzue eta indako proposamenakin, hau da, atez atekuakin, ez bazaudete konforme, beste sistema bat proposatu beharko zenukela iruitze zait. Azken batian, etzaitelako egokiya iruitzen inundik inoa parekatzeik ez dauden emaitzak lortzeituzten bi sistemen artian herriai erabakitzen uztia.