Olarru-Sub urpekaritza elkarteko kideek Urola ibaia garbitzeko saioa egingo dute bihar, larunbata, 10:00etatik 14:00etara. Arranplatik pantalanera doan tartean egingo dute lan.Garbiketa zuzen eta egoki egin dadin, klubeko urpekariek hautatuko eremua mugatu eta zaindu egingo dute, eta edukiontzi bat jarriko da jasotzen diren hondakinentzat. Garbiketa amaitzen denean, edukiontzia eta erabilitako balizak jaso egingo dira. Horretarako Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuari baimen eskaera egin zaio, eta era berean, Zumaiako Udalari eta inguru horretan ibili daitezkeen erabiltzaileei jakinarazi zaie. Sor ditzaketen eragozpenak barkatzeko eskatuz eta inolako arazorik ere izan ez dadin laguntza eskatu nahi diete inguru hartako erabiltzaileei.











