Trikiti eta pandero doinuei jarraitzeko Lagunek duten abildadeak inbidia eragiten al dizu? Besteek hankak nola astintzen dituzten bazter batetik begira gelditzen den horietakoa al zara? Orain daukazu behingoz erremedioa jarri eta barruan daramazun dantzaria erakusteko aukera. Abuztuaren 10eko Euskal Jaiari begira, fandango, arin-arin eta plaza dantza ikastaroak antolatu dituzte Astindu Dantza Elkarteak, Zugak eta Gona Gorri dantza taldeak. Ikastaro irekiak dira, eta doan. Hemen ordutegiak:
Fandango eta arin-arin
Uztailaren 17 eta 24an, eta abuztuaren 7an. Torreberri eraikinean, 19:00etan.
Plaza dantza
Uztailaren 17 eta 24an, eta abuztuaren 7an. Torreberri eraikinean, 20:00etan.











