Aurten ere pilota txapelketa jokatuko da Itzurungo frontoian. Antolatzaileek jakinarazi dute larunbatean, hilaren 21ean, zabalduko dela izena emateko epea, hilaren 28ra arte. Ondoren, uztailaren 30ean egingo da txapelketaren xehetasunak erabakitzeko bilera. Trapaia eta Ttakun tabernetan eman ahal izango da izena, 20 euro ordainduta.











