Ertzaintzat jakinarazi duenez, larunbat gauean 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zumaian, bere bikotekidea jotzea leporatuta. 22:15ean herritar batek Ertzaintzara deitu zuen, bikote bat eztabaida gogorrean ari zelako kalean, eta laguntza eskatuz. Ertzaintzaren prentsa oharrak dioenez, ingurura iritsi zirenean ikusi zuten gizonezko bat emakumezki bati ostikoka eta iletik tiraka ari zela. Gizonezkoa mendean hartu eta atxilotu egin zuten. Anbulantziari deitu zioten, emakumea artatzeko.











