Zumaiako Alondegia Kultur Etxeko sarreran buzoi bat jarri da liburutegiko maileguak bueltatzeko. Buzoiak liburutegitik harpidetzan eramandako liburuak eta CD/DVDak bueltatzeko balio izango du. Ordutegia 8:30etik 20:30era izango da, astelehenetik igandera (igogailuaren ordutegia bezala).











