Udal Gobernua: “Itsasadarra garbi mantentzea guztion ardura da”

2012-07-18 21:10

Pasa den asteburuan, Zumaiako Olarru Sub taldeak, urtero egin ohi duen bezala, auzolanean Urolako ibaiaren itsasadarra garbitzeari ekin zion. Itsasadarretik atera zituzten hondakinen artean, bota berriak zeuden Moilaberriko zubiko obretarako jarritako lau hesi hori eta zorua aldatzeko kendu eta pilatuta zeuden egur xaflak zeuden.Zumaiako Udal Gobernuak herritarrei eskatu nahi die “horrelako ekintzarik ez egiteko gehiago”. Eta gogoratu nahi du “Zumaia bere osotasunean, eta nola ez, Urolako itsasadarra eta itsasoa garbi mantentzeko ardura guztiona dela”. Bide batez, eskerrak eman nahi dizkie “Olarru Sub taldeari eta garbiketa lanetan boluntario lanean aritzen direnei itsasadarra auzolanean garbitzeko egiten duten ekimenagatik”.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)