Zumaiako Berdintasun Foroak salatu nahi du aurreko asteburuan gertatutako indarkeria matxistaren auzia, eta adierazi nahi du jokabide horrek ez duela bat egiten bidezko eta berdintasunezko gizarte demokratikoarekin.
Uda da, eta pertsona askok aukeratzen dute gure herria atseden hartzeko. Hori horrela izanda, Zumaiako Berdintasun Foroak ongietorria eman nahi die, eta adierazi nahi die Zumaiako herriak egunero lan egiten duela emakumeenganako indarkeria eta bereizkeria saihesteko. Aldi berean, Berdintasun Foroak gogoratu nahi die herritarrei eta turistei indarkeria matxista pairatu edo ikusiz gero, honako telefonoetara dei dezaketela:
Larrialdiak…112
Udaltzaingoa…943 143232
Udaleko Gizarte zerbitzuak…943 862200
Udaleko Berdintasun eta Gazteria saila…943 861056











