Udal Gobernuaren ezezko zazpi botoekin, Plenoak ez du onartu EAJk eta PSEk herri plataformaren alde aurkeztutako mozioa. Aretoa jendez gainezka, giroa bero-bero, Udal Gobernuko zinegotzien kontra “diktadoreak, faxistak!” gisako oihuak entzun ziren zenbait unetan.
-
EAJren oharra: “Udal Gobernu honek pleno honetatik ondorioak atera beharko lituzke”
-
Ezker Abertzalea, EA eta Aralarren oharra: “Desgaste politikoa egitea da alderdi batzuen helburua”
-
Udal Gobernuaren oharra: “Zenbaitek egindako irainak, mehatxuak eta errepestu faltak tokiz kanpo daude”
-
EAJren oharra (2): “Tinko gaitzesten ditugu plenoan izandak irainak, mehatxuak eta errespetu faltak”
Udal pleno bat jarraitzeko gutxitan bezalako jendetza bildu zen atzo udaletxeko areto nagusian. Hondakinen auziak hautsak harrotu ditu herrian, eta atzo EAJk eta PSEk aurkeztutako “birziklapena bai, atez atekorik ez” mozioa zen eztabaidatzekoa.
EAJko bozeramaile Montse Aranak azaldu zuen mozioaren edukia. Atez atekoa inposatu nahi izatea eta herritarren iritzia aintzat ez hartzea egin zion kritika Udal Gobernuari. “Parte hartzeaz hitz egiten duzu baina gero ez da betetzen. Inposaketarekin ez goaz inora. Jendea hezitu egin behar da. Eta zumaiarrek erakutsi dute badakitela birziklatzen: Udal Elkarteak emandako datuen arabera, 2011n gora egin du bilketa selektiboaren portzentziak”. Horrez gain, nabarmendu zuen herritarrek badutela birziklatzeko borondatea, kanpainak behar bezala egiten badira: “2011n 69 lagunek eskatu zuten giltza; 2012an, bi astean, mila lagunek, plataformak egindako lanari esker”. Hori guztia dela eta, atez ateko sistema ezartzeko prozesua bertan behera uzteko eta edukiontzien bidezko gaikako bilketa sistema sustatzeko eskatu zuen.
“Erabakitzeko eskubidea eskatzen du Bilduk: bada, ezin da gauza bat eskatu eta gero kontrakoa egin”, salatu zuen PSEko ordezkari Emiliano Cabañasek. “Udal Gobernuak aintzat hartuko ditu lau mila herritarren sinadurak edo ez?”
Ingurumen zinegotzi Aitor Leiza (Aralar): “Gaur egun, guztira, %35 birziklatzen da. Egun hauetan organikoa bereizteko banatu diren ontzi guzti horiekin espero dut aurrerantzean datuak askoz hobeak izango direla… Eta bestetik, parte hartzeko aukera izan da”.
Iñaki Agirrezabalaga alkateak hartu zuen hitza ondoren. Birziklatzea ez dela eskubidea, betebeharra dela azpimarratu zuen, eta atez ateko sistemarekin lortu direla emaitzarik onenak. “Eta atez atekoa ez da sistema itxi bat: herri bakoitzaren ezaugarrien arabera, teknikoki egokitu daitekeen sistema da”.
Montse Aranak eskatu zuen mozioan planteatzen diren bi eskaerei lotzeko eztabaida –publikoaren txalo zaparrada–, eta Emiliano Cabañasek ere bide beretik hitz egin zuen: “Herriak esan du ez duela nahi atez ateko sistema, eta Udal Gobernuak erantzuna eman beharko luke. Bestetik, herritarrei eskatzen diegu bosgarren edukiontzia erabiltzeko, eta Udalari sustatzeko. Ez dakigu sistema horrek zer eman dezakeen, orain arte ez delako behar bezala bultzatu. Ahalegina egin ondoren emaitzak aztertu beharko dira eta ikusi helburuak betetzen diren edo ez, aldatu edo hobetu behar den, baina proba egin eta gero”.
Aitor Leizak jarraitu zuen eztabaidarekin: “Ez dugu zalantzan jartzen tailer batek ezin duela oliorik isuri erriora, baina guk lasai asko kutsa ditzakegu gure mendiak zaborrarekin”. Eta ondoren plataformari zuzendu zitzaion: “Plataformari eskaini zitzaion sistema alternatiboa aurkezteko aukera, eta uko egin zion, esanez hori politikoen lana dela”. Publiko artetik “gezurra!, gezurra!” oihuak entzun, eta giroa berotzen hasi zen. Alkateak errespetua eskatu eta horrela erantzun zuen herritar batek: “Errespetua herritarroi ere bai, gezurra esaten ari zarete eta!”.
Leiza: “Zuek diozue ez nahasteko hondakinen bilketa eta errauskailua, bi gauza ezberdin direla. Errauskailua Arroan jartzea proposatu zenean, sekulako zalaparta sortu zen; beraz, gai honek badu zerikusirik errauskailuarekin. Errauskailuarik gabeko alternatiba bat badaukagu, Alduntzinek aurkeztu zuena, hain zuzen ere”. Berriro oihuak publikotik: “Diktadoreak, fatxak!”.
Alkateak azaldu zuen kanpotik gauzak beste modu batera ikusten dituztela, eta gogorarazi Espainiako Ministeritzak “modelikotzat” jo duela Usurbilgo eredua. Publikotik erreakzioa: “Orain Espainia, komeni zaizuenean!”.
EAJko Ana Arranzek hartu zuen ondoren hitza: “Erabakia herriak hartu behar du, eta ez da biderik jarri hori gauzatzeko. Ezer inposatu baino lehen, eman aukera herriari iritzia eman dezan, eta, entzun ondoren, hartu erabakia. Denborak arrazoia eman digu: herriari ez diozue aukerarik eman eta inoiz ikusi ez bezalako herri mugimendua sortu da, eta 4.000 sinadura bildu ditu”. Eta horrela amaitu zuen: “Gaur egun edukiontzi berdera nahasirik botatzen duguna gaika biltzeko sistema bat bilatu behar da”.
Azkenengoz, Aitor Leizak hartu zuen berriro hitza: “Atzera buelta daukan erabakia da gurea; EAJk inori kontsultatu gabe hartutako hainbat erabakik ez dute atzera bueltarik”. Eta horrela amaitu zuen, jendearen oihuen artean: “Eta herritarren plataformaz hitz egiten da, baina EAJk sortutako plataforma da”. Giroa erabat sutu zen orduan.
Plataformak hartu zuen hitza
Herritarren artetik hitza eskatu zuen Oier Kortak, Plataformaren izenean. Alkateak hitz egiteko aukera eman zion. Horrela hitz egin zuen: “Aitor Leizak esan du guk uko egin geniola alternatiba bat aurkezteko aukerarik. Hori gezurra da. Guk eskatu genuen moratoria bat, galdetu genuen ea prest zeundeten. Esan zenuten ezetz. Gero, alkateak esan zigun udazkenean emango zigula erantzuna. Udazkenean? Eta bitartean? Zuei benetan interesatzen zaizue birziklatzea edo egutegi politikoari begira zaudete? Gu elkarrekin lan egiteko prest gaude, baina 4.000 herritar horien sinadurak errespetatu. Bestetik, ni ez naiz EAJko afiliatuta. Plataforman sartu nintzen 2008tik birziklatzen dudalako”. Eta horrela amaitu zuen: “Oraintxe daukazue aukera demostratzeko zer demokratak zareten. Alferrik da kalean parte hartzeaz hitz egitea eta demokrazia orain! eskatzen duten pankartak jartzea” .
Tentsio handia izan zen bozkatzeko orduan ere. EAJk eta PSEk mozioaren aldeko botoa eman zuten. Aitor Leizak ezezkoa eman zuenean, publikotik herritar batek salaketa gogorra egin zion zinegotziari: “Zenbaten truke, Aitor, zenbaten truke?”. Oihu artean, Bilduk ere kontrako botoa eman zuen. Beraz, plenoak ez zuen mozioa onartu.













PNVko demokratei.2011ko hauteskundeen emaitzak:Bldu + Aralar: Botoen % 50,22EAJ + PSOE: Botoen % 41,82PNVko demokraten gaurko oihuak: “diktadoreak, faxistak!”Ederki erakutsi dute zertan den beren demokrazia! Nola hartu zuten Santiyoko padura txikitzeko erabakia? Zumaia Lantzen sortzeko eta han Rikardo Peña ordezkari izendatzeko erabakia? Herrian behar ez diren urbanizaizo-lanak eta etxeak egiteko erabakiak? Oposizioarekin negoziatuta agian?Lotsagarria.
Plataformakoei:GEZURTIAK!Zuek ez duzue bildu behin eta berriro esaten duzuen sinadura-kopuru hori. Erakutsi, eta gero hitz egin.Ederki erakutsi duzue nork duen buruan interes politikoen jokoa eta egutegia.
Adore guztia Bilduko eta, batez ere, Aralarko zinegotziei. Ingurumenaren ale egingo zutela iragarri zuten kanpainan, eta hitza betetzen ari dira. Eskerrik asko, bihotzez, eta aurrera!
Gaia politizatuta dagoela ukatzea, gezurretan ibiltzea da.
Aurreko urteetan Ezker Abertzalearen zati batek izaten zuen portaera gaitzesgarria (irainak, mehatxuak) orain bestelako jendeak erabiltzea benetan penagarria. Irainak eta mehatxuak soberan daude udaletxean, datozen tokitik datozela.
Azkenik, animo Aitor, ez nauk gai askotan hire sokakoa izango, baina pertsona bezala errespetu osoa diat eta hire printzipioen defentsan jarraitzera animatu nahi diat. Besarkada bat.
Argian jarraipen luzea egiten ari gatzaizkio kontu honi. Bi ondorio nagusi atera ahal izan ditut orain arte Gipuzkoan bizi izan ditugun gertaerak ikusita:1) Kontu honen atzean dauden interes politiko eta ekonomikoek eraginda, afera honi eman zaion trataera komunikatiboa Master bat egiteko modukoa litzateke. Gehien bat gipuzkoar gehienek kontsumitzen duten Diario Vascoren aldetik. Esadazu zer jaten duzun eta belaxe jakingo zeinena den jana ematen dizun eskua. Interes politikoak du herritarron interesa moldatzen.2) Inposaketaren inguruko diskurtsoa. Inposaketa ematen da aukera askoren artean bat eta bakarra galdetu gabe ezartzen denean. Plataformako kideek arrazoia ematen ari natzaiela esango didate hau irakurrita baina kontua da, eztabaida honetan dagoen distortsioa dela ea birziklatzeko aukera ezberdinen artean herritarrei galdetu behar zaien ala ez planteatzea. Eztabaida ez da ematen ari azpiegitura baten eraikuntzaren inguruan, hezkuntza modelo baten inguruan edo herriko txoko baten izendapenaren inguruan… hemen ezbaian jarri nahi dena zera da betebeharra dena eskubideen arlora pasatzera. Hau da, hartu beharreko erabakiaren ondorioak herritar guztiok jasango baditugu ere, eskatzen zaigu erabakia herritar batzuen iritziaren araberakoa izatea. Alegia, hainbestetan botere politikotik ukatu izan den erreferendumaren formula oraingoan bai, oraingoan hori da benetako demokraziaren bidea. Herritarren “borondatea”(ez dezagun ahantz borondatea eta iritzia kontzeptu sozialak direla) eraginkortasunaren gainetik ezarri nahi da, kontrako ariketa egin behar denean. Horretarako, eraginkortasuna ahaztu eta gezurrari heltzeko erreparorik gabe: “erraustegiak Aste Nagusiko su artifizialek edota urtean behin zigarreta bat erretzea baino gutxiago kutsatzen du” esan behar bada, aurrera. Dena bilakatzen da posible demokraziaren izenean eta herritarron “borondatea”ren alde. Guztion arazo bati eraginkortasunez erantzuteko afera dena, munduko gainerako herrietan ez bezala gure herri surrealistan, maila politikora ekarri izan da. Zero zabor sortzeko bidean, bilketa selektiboa bultzatu nahi dutenei faxista deitzeraino.
Plataformak jada bere aurpegia erakutsi du eta argi eta garbi ikusi da zein den helburua: gobernua desgastatzea, PNVri jokua eginez. Zergaitik Aitor Leizaren bila denak? Jakinda natur taldeko eta zero zabor taldeko kide mitikoa dela ez du zentzurik gai honekin berarekin zebatzeak. Baina bai,badu, bera delako giltza gobernua osatzerako orduan. Beraz zein da helburua? argi eta garbi dago,eta espero dut sinatu zuten herritar askok atzoko zirkoaren kronika irakurtzean errekapazitatu eta pentsatzea bere sinadurak zertarako erabiltzen ari diren.Bestalde EAJko zinegotziak iranen aurrean zer egin zuten? ixilik gelditujendea lasaitu beharrean, gustora? Lotsagarria benetan, absurdoan erortzen ari dira jada…
A eta bitartean PNVk eztabaida honi kriston bonboa emanez lortu du beste gauza asko ixiltzea: nor akordatu da notizia honetaz aste hontan? Zumaiarren bat ere bai baitzen saltsa honetan.,..http://www.elmundo.es/accesible/elmundo/2012/07/23/paisvasco/1343041214.html
Udal gobernuko kide guztiei animorik beroenak bidali nahi dizkiet. Ziur nago oso momentu gogorrak ari direla bizitzen, baina hala ere arduraz jokatzen jarraitzen dute. Aitor, bejondaikela!, papel zaila tokatu zaik, baina adorez eta koherentziz ari haiz. Mila esker guztioi eta ea denborak bakoitza bere lekuan jartzen duen.
Ez zait batere gustatzen kontu hau hartzen ari den itxura, eta okerrera egin baino lehen uste det gauzak bere onera ekartzeko ahalegina egin behar degula guztion artean. Hauxe adostasunerako bere ekarpena:1: Birziklatea ez da aukera edo eskubide bat. Birziklatzea herritar modura daukagun betebeherra da, gure herriaren, gure ingurumenaren eta gure oinordekoen alde egin beherreko lana. Hau onartzeko moduan gaudela uste det, bai atez atekoak, bai bosgarren edukinontziaren aldekoak birziklatzearen alde agertu baitira.2: Betebeharra baldin bada, birziklatzeko sistemarik eraginkorrena ezarri behar da. Zenbat eta gehiago birziklatu, hobe. Horrekin ere denak ados, ezta?3: Antzeko emaitza eskaintzen duten bi, hiru edo lau sistema egonez gero, beste ezaugarri batzuek hartu beharko dira kontuan: kostua, erosotasuna, estetika…4: Munduko sistemarik onenak ere herritarraren parte hartzea behar du funtzionatuko badu. Denok ados egongo gara herritarra dela klabea. Ez baditu hondakinak sailkatzen, edo ez baditu ondo bereizten, alferrik ari gara.Une honetan bi eredu planteatzen dira: gaur egun indarrean dagoen edukinontziena eta udal gobernuak jarri nahi duen atez atekoarena. Atez atekoa ezartzeko argudio nagusia da emaitza askoz hobeak ematen dituela. Edukinontzien aldekoek diote sistema ez dela erabat garatu, eta askoz emaitza hobeak eman ditzakeela. Bi posturak muturrera eramaten ari dira, herrian zatiketa eragiteko arriskuarekin. Eta hori laugarren puntuaren kontra doa. Beraz, adostasun batera iritsi beste erremediorik ez dago. 5: Proposamena: moratoria, bi aldeen konpromisoarekin. Gaur egun dagoen edukiontzien sistema garatu dadila erabat, hobetu dabila, egin dadila ahalegina herritar guztiek erabil ditzaten edukiontziak. Jarri epeak eta lortu beharreko emaitzak: urtebetean, demagun, %50etik gora gutxienez, bi urtean %70… hori adostu beharko litzateke. Ez badira emaitzak betetzen, orduan ezarri atez atekoa, Plataformaren oniritziarekin, eta aldeko jarrerarekin.Kitto. Utzi jarrera maximalistak alde batera, eta izan gaitezen pragmatikoak.
Jarrer maximalistak, extremora eramaten ari dira…Ez zait iruditzen Udal Gobernuaren jarrera hori izan denik. Sistema adosteko irekita agertu da beti, baina emaitzak aldatu gabe. %80a lortzea ez da kapritxo bat, zuk diozun aldaketa graduala egin zitekeen duelabost urte hasiko bagina,baina orduan agintean zeudenek nahita ez zuten 5.edukiontziabehar bezala bultzatu egun gauden ataka estuan aurkitzeko: erraustegiaren aurrean. Denok dakigu atez-atekoak hilabete pare batean birziklatze emaitzak iraultzen dituela. Eta denok dakigu zabortegiak itxi nahi ditugula 2014an. Erraustegirik ere ez dugu nahi….baina aaaaaaaamigo, orain arte birziklatu ez dutenek erosotasuna arriskuan ikusi dute, errazagoa da dena zabor poltsa berdinean sartu eta Zarauzko mendira edo erraustera botatzea.Hori bai,errauskailua Zumaiatik ahalik eta hurrunen. Zuk diozuna egia da, oraindik 2013ra denbora dago birziklatze tasak %70etik gora eramateko, orduan ez da atez-tekoa beharko. Eta udala ere hori bultzatzen ari da kuboak banatuz. Ikusiko dugu emaitzetan nolareflejatzen den,baina argi dagoen gauza bakarra da denbora gehiegi eraman dugula zaborra sailkatu gabe eta orain aldaketa etorri behar dela. Jendea 5. edukiontziarekin %70era iristeko gai dela? ba perfekto. Oraindik denbora dago horretarako eta kuboak banatzen ari dira. Baina emaitzek ez dute engainatzen eta %70 horretara iritsi ezean sistema aldatu beharko da, ez?
Nire iritziz muturreko jarrera da esatea soilik atez atekoarekin lor daitekeela behar dugun birziklatze maila, gaur egun daukaguna erabat garatu gabe dagoenean. Muturreko abiapuntu horretatik dator Bilduk prozesu honetan egin dituen hanka sartzerik handiena: herritarrei iritzia ukatzea. Hau da: atez atekoak bakarrik balio duenez, ez da zilegi herriari galdetzea, ona eta txarraren artean ezin da aukeratu. Hori izan da behin eta berriro eman zaigun arrazoia. Horregatik ukatu da erreferenduma, horregatik bizkar eman zaio plataformari, horregatik ez dira aintzat hartzen 4.000 sinadurak. Nik ez dut jarrera hori ulertzen, eta ez nuen Bildurengandik halakorik espero. Parte hartzea izan da Udal Gobernu honek behin eta berriro astindu duen bandera, eta, benetan gai zehatz eta garrantzi batean aplikatzeko ordua iritsi denean, ez da biderik eman, edo emandakoak ez dira eraginkorrak izan. Emaitza: herritarrak sutan, 4.000 sinadura jaso dituen plataforma, eta oposizioa pozez dantzan, gutxiengo politikoa iraultzeko aukera paregabea eskaini zaiolako.Eta muturrekoa da plataformaren jarrara, lelotik hasita: birziklapena bai, atez atekorik ez. Birziklatzearen alde bazaude, ezin zaitezke atez atekoaren kontra egon. Defenditu dezakezu kontenedoreen sistema, hura bultzatzeko eskatu… Baina atez ateko sistemaren aurka agertzea ez da ulertzen birziklatzea helburu duen plataforma bada. Eta erabat muturrekoa eta onartezina da udal ordezkariak gutxiestea, iraintzea eta mespretxatzea.Soluzio bakarra dago: jarrerak aldatu eta konpromisoetan oinarritutako adostasuna lortzea, helburu batekin: ahalik eta gehien birziklatzea.
Hainbat gauza zuk nahi dituzun moduan esaten dituzu egiak ez direnean: ”
muturreko jarrera da esatea soilik atez atekoarekin lor daitekeela behar dugun birziklatze maila”. Udalak argi esan izan du emaitza horiek lortzeko sistema berriak proposa daitezkeela, eta plataformari ere hala eskatu ziola dio Udalak. Beraz ez esan atez-atekora mugatzen dutenik diskurtsoa, emaitzetara mugatzen dute bidea irekita utziz. Beste gauza bat da jendeak beste sistemarik proposatu duen edo ez, benetan emaitza horiek lortzen dituen beste sistemarik badagoen edo ez. ”4000 herritarren sinadurak”, sinadura asko izango dira baina ba aldakizu zenbat? Plataformak ez ditu aurkeztu nahi…”Gutxiengo politikoa” diozu, Bilduk sekulako emaitzak atera zituenean gehiengo absolututik boto oso oso gutxira(programan hondakinen gaia explizituki aipatuz gainera). Eta gainera Bildu bakarrik aipatzen duzu erabakia Aralarrena ere izan denean, zuri gustatu edo ez. “Gutxiengo politikoak” egingo balu 2013an sistema aldatzearen alde ez lirateke mozioak onartzen diren bezala onartuko, beraz demagogiarik ez.”Horregatik ukatu da erreferenduma”: erreferenduma ukatzeko arrazoi bakarra lehen esan dudana da: ezin da %80a bereizita biltzen duen sistema baten eta horra iristen ez den sistema baten artean aukeratu. Birziklatzea eskubidea da ala betebehar bat? Bizi osoa birziklapenarekin ahobete ibili diren askok orain benetan birziklatzeko ez dute egutegi, ordutegi…bat bete nahi? ”horregatik bizkar eman zaio plataformari”: Beraiekin bildu ziren eta nola esan dezakezu bizkar eman zaiola. Beraiek eskatu bezala kuboak eta giltzak banatu dituzte eta emaitzak emango lituzken sistema bat proposatzeko ateak irekita utzi. Hori da bzikarra ematea? Atzoko zirkoa izan da plataformaren partetik erantzuna.”horregatik ez dira aintzat hartzen 4.000 sinadurak”: sinadurak aintzat hartzeko aurkeztu eta konprobatu egin behar dira. Plataformak ez ditu aurkeztu ere egin, berak jakingo du zergatik. Hala ere Udala plataformarekin bildu zen, beraz nahikoa aintzat hartu zituen. Eta sinadura horiek aintzat hartzen badira esan nahi da 4000 pertsonak birziklatzeko konpromisoa hartu zutela hartu behar dela aintzat: emaitzek erakutsiko dute aintzat hartu behar diren edo ez.
HERRIAK DU HITZA ETA ERABAKIA! Agintean daudenak,Bildu + Aralar (Egia da bakarrik BILDU kritikatzen dela) oso garbi finkatu dute bidea eta txintxilikarioak jarriko dituzte.Pentsatu dute ze pixu hartukoduen gai honek hauteskunde garaietan..ni Hainbeste aipatzen duten %80 horrek iritsiko ez garenaren beldur naiz,ze orain egin nahi ez eta herri giro eder honekin oso ziur zaudete jendeak erantzungo duela,nik gero eta zalantza gehiago ditut benetan.flipatzen nago gehienbat umeek bezala gezurti hitza hitzetik hortzera ERABILTZEN eta nola ez ERRESPETOA faltatzen Aitorri,gauza bat da ados ez egotea,baina formak galtzea…EZ LEHEN ETA EZ ORAIN!Penagarria benetan!
Oraintxe irakurri dut DVk plenoaz egin duen kritika eta ez dakit barre edo negar egin :Mehatxu eta irainez oso gutxi hitz egiteaz gain, esaten ez du ba “mobilizazio” hau Zumaiako herriak ezagutu duen handiena dela? jajaja Kattan no me jodas, ez haiz gogoratzen Kirol porturik ez! leloaz? 4000 sinadurak ontzat jotzen dituzue erakutsi ez dituztenean,hori ez dakit kazetaritza aldetik zer moduz dagoen baina hortik esatera mobilizazio handiena delaj ajajaja DVren filtroa bete beharra gauza bat da eta bestea flipatzea
Ezker Abertzaleak 30 urtetan izan duen diskurtsoa urte 1etan harriztatu du: HERRIAREN HITZA BOST AXOLA, POLTRONERO HUTSAK, HERRI PARTAIDETZARI BARRE AURPEGIRA ETAB, ETAB, ETAB… Dibertigarri bezain barregarria. Ez ahaztu herria ez dela inozoa!
)
Ezker Abertzalea 2008tik dago Udal Gobernuan. Urtebete baino gehiago da. Eta zuk diozun bezala inozoak ez diren herritar horiek 2012an euren aldeko aukera berretsi eta berriz ere gobernuan izatea erabaki zuten sufragio unibertsal bidez. Oraindik batzuei ez zaizue buruan sartzen Udal Gobernuaren osaera aldatzea erabaki zuela herriak 2008an eta 2012 an berretsi egin zuela aldaketaren aldeko apustua. Herritarrek jarri dituzte hor, ze batzuetan zuen hitzetan ematen du beraiek jarri direla horrela sin mas eta zuek zaretela hemen gehiengoaren jabe….
Trujas, ederra lana dakakena justifikaezina justifikatzen. Ezker Abertzaleari BOST AXOLA HERRIAREN HITZA, beana ohiukatzeko ez bada. Ezker Abertzaleak poltroneroak kritikatu (oraindik gogoratzen det Iñaki Errazkinek ze esan zuen azpeitian bere azken plenoan, nahi gogoraztea?) eta hara, poltronari itsatsita ipurdia berak ere! Ai, ai, ai… eta urte batekoa esan det, diputazio etb.etan ordundik dagoelako agintean. AH! eta plenoen osaerak errespetatzeari eman dizuenez orain, eusko legebiltzarreko azken 20 urtetako gehiengoak errespetatuko dituzuela pentsatzen det, eta AHT errespetatu ezta? Ala ba, Zumaia pil-pillean irakiten jarri dezute, eta hori politta da mutil! jejej
X tzierto Trujas, kuriositate bat, zuri udaletxeak ordaindu egiten dizu horrela defendatzeagatik ezta?? edo comunity manager hoietako bat zea?? Hori edo bestela kottadutasuna da zurea.
Hasteko esan inorkez duela esan ni mutila naizenik, beraz kontuz hika idazterakoan…Jarraitzeko badakit zuknahiago zenukeela hemen zuk bakarrik idatzi, argudioak eman ordez letra mayuskulaz kontsignak idatzi eta inorkez erantzutea, baina besteok ere badugu zer esana eta argudioak emanda gainera, ez zu bezala “saliendo por la tangente”esaten den bezala. Etabai, niri udalak ordaintzen dit hemen idazteagatik,zuri plataformak ez ala?plagtaforma sortu arte ez zinen ba baleike.com en askotan idazten zuenetakoa…Halere nahi duzuna esan eta nahi baduzu eztabaida zikindu, baina eztabaidaren muina hor dago: atez atekoaren kontra zaudete erosotasunagatik eta gainela horrelaxe esaten duzue. Baina beste sistemarikez duzue proposatzen. Erosoena zubietan erretzea da noski, baina hori zilegi iruditzen zaizu zuri lagun?
kaixo trujas,tarrat,zuri… onartzen al didazute nahiz da berria izan? edo zuen gettoa izaten jarraitzea nahi dezute txoko hau…??? Egia esan beti egin dit atzera, eta orokorrean foro guztiak, bertan idazteko, monokolorea izan ohi dira eta….batere aberasgarria… zergaitik animatu naizen idaztera… ?asko zabaldu delako gaia, eta iraganak arrotu direnez joku asko ematen dute, zabal eta egungo jarrerak ulertu ahal izateko. kirolportuaren gaiak irten du eta badirudi oraindik hori eginaren damua duten pertsonak badaudela, plenoan zinegotzin batek esan omen zuen bezala, jarrera nahiko kuriosoa, asko eta asko dira, bere egunean kirolportuaren aurka txintxorrotan protesta moduan lo ere eginikoak, noski ezkertiarrak, ta iñor baiño berdeagoak edo ekologistagoak, ta kuriositateak kuriositate… egun, eta ez bat edo bi pertsona, han distuzte euren txalupa politak! ezkertiarrak guztiz… guztiok dugu aldatzeko aukera noski, baina pleno batean berak kirolportuan txalupa bat izan ta hori esatea…. puff… explika nazala 2 urteko ume bati bezala…. lehen zatia….
120 lanpostu sortuko omen zituen kirol portuak, herriari aberastasuna eman.-…. bertako lokalak oraindik ere saldu ezinik, eta zenbat lanpostu, bi gehienez? Hala ere hau ez da eztabaida, eta jada ni neu ere nekatzen ari naiz hainbeste idazteaz, beraz zuek gehiago niri irakurtzeaz eta puxkatean ez dut idatziko. Eztabaida oso sinplea da: %80 a birziklatzera iritsi den sistema bat dago eta gaur egun %35a birziklatzen duen beste bat. Bien arteko galdeketa egitea ez da zilegia beraz, emaitzak berdinak ez badira beintzat. Eta erosotasuna eta estetika bezalako argumentuekin makillatuta ezin dugu zaborra nahasirik botatzea eskubide bat dela onartu, zaborra bereiztea betebeharra da, inork ezin du esan ez birziklatzeko eskubidea duenik. Metodo gehiago ere egon daitezkeen %80ra iristeko? Agian bai, bada proposatu atez atekoaren aurkakoek, baina desded luego erantzuna baldin bada birziklatzea aukerazko hautua izaten jarraitu behar duela….jai daukagu. Aio eta ondo izan
Barkatu trujas, baina Aitorrek berak atera zuen gaia plenoan, eta plenoko 2 puntuak garbiak ziren, eta iñondik inora ere etzetorren kontura, ta are gutxiago berak txalupa izan bertan ta kirolportua erokeri bat dela oraindik ere esatea ba koherentzi falta iruditzen zait, nigatik “cambio de tercio”…. Baina nerekin eta udaletxearen komunikatuarekin bat egingo dezu, koherentzi falta ikaragarria dela psoeren jarrera; “Honela, gaiaren inguruan zenbait argazki kurioso ikustera iritsi gara. Esaterako Madrilen atez-atekoaren alde dagoen alderdi bateko Gipuzkoako ordezkariak hemen aurkakorik sutsuenak izatea, edota Herrialde Katalanetan atez-atekoa bultzatzen dabiltzanen sozioak Gipuzkoan erabat aurkako jarrera erakustea….” Edozein partido politiko horrelako koherentzi faltarekin jarduten duenean… akabo! bereak egin du, herria ez da iñozoa ta epe laburrera behar duen lekuan kokatzen du…