Ostiralean hasiko da Dinastia Etxabe pilota txapelketa

2012-07-25 10:10

Afizionatu mailako txapelketa ospetsuaren XLI. ekitaldia izango da aurtengoa. Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 40 pilotarik hartuko dute parte. Etzi, ostirala, jokatuko da lehen jardunaldia (22:00), Zestoako pilotalekuan.Ohiko legez, 40 pilotarik hartuko dute parte aurtengo jardunaldian, 12 bikote 23 urtez azpiko nagusien mailan, eta  zortzi bikote jubenil mailan, Euskal Herriko lurralde gehienak ordezkatuz: 22 pilotari gipuzkoar, zortzi nafar, sei bizkaitar, hiru arabar, eta lapurtar bat, Donibane Lohitzuneko Simun Etchevers jubenil mailakoa, hain zuzen ere.

Ostiralean jokatuko dira lehen bi aurrekanporaketak:

Etxaniz-Unanua / Gallurralde-Irusta
Santxo-Galarza / Mendinueta-Zubiri

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)