Hona hemen asteleheneko ez ohiko plenoaren ondoren EAJk bidalitako prentsa oharra:Gaur Zumaiako udaleko pleno aretoan ezohiko plenoa ospatu da. Ez ohikoa izan da zinegotzien 1/4ak (3 EAJ, 1 PSE) eskaria egin dutelako, legeak horrelako aukera ematen baitu. Honelako kasuetan, hamabost eguneko epean alkateak ez badu batzarraldia deitzen, legeak berak automatikoki deitzen du. Batzarraldi horretan eskaria egin dutenek eskatutako gai bakarra tratatu behar izaten da. Oraingoan, alkateak epea amaitzear zegoela deialdia egin du.
Gaurko gaia “Birziklapena bai, Atez atekorik ez” HERRITAR PLATAFORMAREN ALDEKO MOZIOA izan da.
1. Zintzilikarioen bidezko atez ateko zabor bilketa sistema (Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuola eredua) ezartzeko prozesua bertan behera utz dezala.
2. Edukiontzien bidezko gaikako zabor bilketa sistema susta dezala, hondakin organikoen bilketarako edukiontzi gehiago jarriz Zumaiako kaleetan eta Zumaiako famili guztiei edukiontzi horien erabilera bermatuz.
Bozketaren emaitza 7 (bildu+Aralar) kontrako botoak eta 6(EAJ+PSE) aldekoak izan da. Beraz mozioa ez da onartu.
Bildu eta Aralar-en udal gobernuak muzin egiten dio herritar plataformak, 4.000 sinadura jaso duenak, eskatutakoari. Beraz, muzin egiten dio herriaren nahia eta hitzari.
Pleno aretoa bete egin da. Jendea haserre dago. Gure aldetik benetan eskertzen dugu Plataformak orain arte egin duen lana, gu ere bat gatozelako beraien aldarrikapenarekin: “Atez atekorik ez, birziklatzea bai”.
EAJ-PNVren ustez Zumaiako udal gobernuak pleno honetatik ondorioak atera beharko lituzke.
EAJ-PNV Udal Taldea
Montse Arana
Zumaian, 2012ko uztailaren 23an.












Lehenik eta behin, zoriondu egin nahiko nituzke Atez atekoaren alde lanean aritu diren ehunaka lagunak, herritarren aurrean adorea erakutsi duten alkatea eta zinegotziak, eta egunero egunero, ingurumenaren alde lan egiten duten milaka herritarrak. Bejondeizuela!Bestalde, oso tristea eta penagarria iruditzen zait Atez atekoaren aurka dabiltzanen jarrera. Lehenengo munduan bizi gara, ustez “gizarte aurreratu” batean. Zer gizarte aurreratuk egiten dio uko gehiago birziklatzeari? Zer gizarte aurreratuk egiten dio uko ingurumena gehiago zaintzeari? Europa iparraldeko herrialdeetan, esaterako, ingurumena zaintzeko sekulako kontzientzia dute aspalditik, baina gure “gizarte aurreratuan” ingurumena gehiago zaindu nahi izateagatik, sutara gustura bidaliko gintuzketen batzuek. Mesedez! Atez atekoari esker badakigu, frogak bai baitaude (Usurbilgo Atez atekoaren bilketa emaitzak, esaterako), gehiago birzikla dezakegula, % 80 birziklatzera iris gaitezkeela. Beraz, ingurumenaren aldeko sistema baino ez da Atez atekoa, etorkizunean arnasten dugun airea, mendiak, itsasoa garbiago, “osasuntsuago”, egon daitezen. Horri nola egin diezaiokegu uko? Ala nahiago duzue batzuk zuen etxe parean errauskailuak eraikitzea? Arazo sinple bezain korapilatsuari aurre egin behar diogu, batzuek korapilatsu bihurtu dutelako. Esan bezala, arazoa izatez zeharo sinplea da, “gehiago birziklatzeko aukera ematen digun sistema aurkitu” dugulako, eta nork ez du nahi, bada, gehiago birziklatu eta ingurumena zaintzea? Askok galdera honi buelta parea eman beharko liokete udaletxera iraintzera joan aurretik. Eta mesedez, orain ez hasi “demokraziaz” hitz egiten, zuek azken hamarkadotan, eta ongi esan dut bai, azken HAMARKADOTAN nahi duzuena egin duzuenean, herritarroi ezertxo ere galdetu gabe. Atez atekoaren aurkako mozioa udaletxean aurkeztu eta zinegotzien gehiengoak, 7k, Atez atekoaren alde bozkatu zuen. Herritarrok demokrazia bidez, hau da, bozketa bidez, aukeratu ditugun zinegotziek, herritarren gehiengoa ordezkatzen duten horiek, hain zuzen ere, Atez ateakoaren alde egin dute. Batzuei gustatu ala ez, gehiengoa Atez atekoaren alde dago.Bestalde, asko eskertuko nuke Atez atekoaren aurkako Plataformak bildutako 4.000 sinadurak plazaratzea eta herritarron eskura jartzea. 4.000 sinadura horiek legezkoak badira, ez duzue arazorik izango plazaratzeko, eta 4.000 sinadura bildu dituzuela behin eta berriz diozuenez, ez zenukete arazorik izan beharko sinadurok erakusteko. Berriro ere, zorionak ingurumena zaintzen eta babesten lan egiten duzuen guztioi!
Montse: Goebbelsek, esanak esan, ez zuen arrazoia. Zuen gezurra behin eta berriro errepikatuagatik ere ez dira egia bihurtuko. Zuek (edo plataformak, dagoeneko ez dakit nola bereizi behar diren; zuen alderdiak prentsan adierazi zuen bere ekimena zela bilketa) ez dituzue siandura horiek ildu. Gezurretan ari zarete lehen egunetik bertatik. Jendea haserre dagoela diozu. Horretan espezialistak zarete. Ni ere haserre nago Kutxabanken egiten zari zareten espolioa dela eta, eta beste makina bat motibo ere baditut. Baina nik ez dut inor mehatxatu pistolarena egiten, are gutxiago nire herriko udaletxeko pleno-aretoan bertan eta makina bat lekukoren aurrean. Noizko zuen komentarioa? Noizko zuen elementu horren damua eta barkamen-eskea? Eta, bai, nahizgo zintzilikarioak kalean eta mendia,airea eta errekak garbi, zuen alternatiba baino. Boluntario, bereiztea? Lotsa gogorra! Zergatik ez dugu boluntario bihurtzen zergak ordaintzea, soldatak ordaintzea, semaforoetan gelditzea…? Seriotasun pixkat, mesedez.
Aitorrek bere burua saldu duela dionak, ez du Aitor Leiza ezagutzen. Kontrakoa egingo balu bai, bere burua saldu duela esan genezake, eta orduan, PNVk hainbeste aldiz gogor kritikatu duen pertsona, esku zabal hartuko luke? Hipokritak!
EAJk ez du ezer esan behar irain eta mehatxuez? Beraiek anbientea berotu eta jendea irainka hastean ixilik geratu ondoren, gainera harro? Beste batzuei pankartero deitzen zien duela hilabete exkax batzuk eta orain begira eurak… Hori bai, beste gai batzuetarako ez dira ez pankartaren atzean jarriko, irailak 26ko greba ere ez dute babestu…
Frantsesek diote ez dela eskuineko espainiar baten antza gehiago duenik… ezkerreko espainiar bat baino. Nago artaldetutako euskaldunoi buruz ere oso antzeko gauza esan litekeela. Noiz hasi behar dugu erabiltzen burua geure kabuz pentsatzeko eta kontsignak iragazteko?