Lau urteko etenaldiaren ondoren, irailaren 1ean triatloia jokatuko da berriro Zumaian. Berrikuntzaz beteta dator, gainera: alde batetik, proba nagusia esprinteko distantzian jokatuko da –lehengoa baino motzagoa–, herrigunean gehien bat; bestetik, triatloi herrikoia ere jokatuko da, kirol pixka bat egiten duen orok egiteko moduko distantziekin: 350 metro igeri, 10 kilometro bizikletan eta bi kilometro korrika. Triatloi herrikoaren aurkezpen berezia egin digu Zumaiako Triatloi Taldeko Felix Aizpuruak.











