Zumaiako 16 dendatako produktuak egongo dira salgai bihar eta etzi outlet azokan. Amaiako plazan egingo da, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte. Haurrentzako puzgarriak, dj musika eta musika kontzertua –larunbatean, 19:00etan, A santo de qué taldea– izango dira azoka alaitzeko.











