Larunbatean jokatu zen Bidasoa ibaiaren jaitsiera, eta Itxas-Gaineko piraguista Josu Ansola eta Haize Galarraga bigarren izan ziren K2 senior mailan, Miguel Fernandez Castañon eta Jesus Rodriguezen atzetik. Jon Zendoia jubenila erretiratu egin zen, lema txikituta. Datorren larunbatean Sellako jaitsiera ospetsua jokatuko da Asturiasen. Itxas-Gainek ez du parte hartuko klub modura, baina Haize Galarraga eta Josu Ansola han izango dira, Euskadiko Selekzioaren izenean. Zerrendaburu izango dira eta emaitza ona lortzeko itxaropentsu daude.











