Asteburu bikaina osatu dute arraunlariek

2012-07-30 9:57

Asteburuan jokatutako bi estropadak irabazi  eta beste bi bandera ekarri ditu Zumaia Salegik. Neskek Euskotren Ligako lider jarraitzen dute: hiru estropada falta dira eta bi puntuko aldea dute Galiziarekiko.  Zumaia Altuna Uriak ere maila bikaina erakutsi du San Miguel Ligan: larunbatean zortzigarren izan ziren Pasaian, eta atzo zazpigarren Getxon , Kaiku irabazlearengandik hogei segundora. Mutilak buru altxatzen ari dira eta, dagoeneko, ez jaisteko kanporaketari ihes egiteko moduan dira, Astillero eta Pedreña hiru puntura baitaude. Bihar Orion izango dira neskak zein mutilak, Euskadiko Txapelketan (12:00etatik aurrera).Asteburuak eman duena, arraun elkartearen blogean.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)