Ventos de Saudade taldeak kontzertua eskainiko du bihar, San Inazio egunez, Mari kalean, 20:00etatik aurrera. Soraluzen sortutako taldea da Ventos de Saudade. Herriko festibal batean pare bat fado eskeintzeko asmoz elkartu ziren eta azkenean ordu eta 15 minutuko kontzertua eskeintzeko errrepertorioa osatu zuten. Jendearen harrera ona ikusirik, taldea guztiz osatu eta gitarra portugaldar bat erostea erabakitzen dute. Errepertorioa Fado klasiko ezagunez eta beste zenbait berriagoez osaturik dago. Bideoan entzun ditzakezue.











