Hasi da Dinastia Etxabe, nagusien lehen aurrekanporaketekin

2012-07-30 10:15

Hasiera polita eman zitzaion ostiral arratsean Zestoan aurtengo ekitaldiari. Hona hemen nagusien mailako lehen aurrekanporaketa saioan jokatutako bi partidetako emaitzak, eta Zumaiako Kirol Elkartetik bidali diguten kronika:Etxaniz-Unanua 17-22 Gallurralde-Irusta
Santxo-Galarza 22-12 Mendinueta-Zubiri

Lehenengo norgehiagokan asko sufritzea tokatu zitzaion Dani Unanua Lizarrako atzelariari. Eskuetatik ere nahi bezala ez eta, nahiz eta Markel Etxaniz azpeitiarrak asko lagundu zion, ezin izan zuten 22ra iritsi. Joseba Gallurralde amezketarra, txukun aurrealdean, eta Aitor Irusta munitibarra, nagusituz atzeko kaodroetan, izan ziren final laurdenetarako sailkatu ziren lehen pilotariak.

Bigarren norgahiagoka oso parekatua izan zen partidaren lehen zatian. Andoni Mendinueta gazteiztarra, ondo bere lekuan, eta Luis Angel Zubiri berastegiarra ere zer esanik ez. Partida aurrera zihoan ahala nagusitzen joan ziren, ordea, gerriko gorriz ateratako Xabier Xantxo usurbildarra, tanto politak egiteko aukera eta modu gehiagorekin, eta Kerman Galarza galdakoztarra, oso ondo partida guztian eta azken tantoa ere berak egin zuelarik dejada polit batekin.

Ostegunean, abuztuak 2, jokatuko dira nagusien mailako bigarren aurrekanporaketak:

Dorronsoro-Aizpuru / Iriondo-Telletxea
Jauregi-Tolosa / Bixintxo*-Murgiondo

*Apezetxearen ordez.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)