Pontevedrako Verducidon jokatu dira asteburuan kadete mailako Espainiako pista Txapelketak –mila metroko distantzian–, eta Itxas-Gain ez da esku hutsik bueltatu, Irati Osak, Jule Olaizolak, Libe Etxanizek eta Itziar Elsok osatutako lauko ontziak brontzezko domina irabazi baitu. Gainera, Irati Osak eta Itziar Elsok bakarka, eta mutilen laukoak final nagusiak jokatu zituzten. Hemen dauzkazue kadeteek lortutako emaitza guztiak:
Ansola eta Galarraga, bigarren Bidasoako jaitsieran
K1
Irati Osa zazpigarren final nagusian.
Itziar Elso bederatzigarren final nagusian.
Kepa Txapartegi zazpigarren 3. finalean.
K2
Imanol Barruetabeña/Unai Gereka zazpigarren 2. finalean.
Jule Olaizola/Libe Etxaniz bederatzigarren 2. finalean.
K4
Imanol Barruetabeña/Unai Gereka/Kepa Txapartegi/Unai Azkune zortzigarren final nagusian.
Irati Osa/Jule Olaizola/Libe Etxaniz/Itziar Elso hirugarren final nagusian.











