Iritzi Publikoari

2012-08-01 10:16

Mendebaldeko Saharako Marokok ilegalki okupatutako lurraldeetan eta baita Saharar Errefuxiatuen Kanpamentuetan elkarlaneko, sentsibilizazio edo eta giza laguntzarako programen bitartez, elkartasunean lan egiten dugun euskal erakundeok, errefusatzen dugu Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministerioak kanpamentuetan zeuden kooperanteak berrerriratzeko hartu duen alde bakarreko erabakia [Sahararen alde lan egiten duten 20 elkarteak sinatutako agiria, tartean Zumaiako Darahli Elkartea].

Erabaki hura hartzeko aipatu diren arrazoiak, hots zonaldean egon daitekeen berehalako eraso terroristaren arriskua, ez datoz bat Saharar eta Aljeriako agintarien eta lurralde hartako segurtasunaz adituak direnen analisiekin.

Gaur etxean ongi diren Enric, Ainoa eta Rosella gure kideen bahiketaren ondoren, Espainiako eta Aljeriako gobernuekin koordinatuz, hartu ziren segurtasun neurrien ondoren, kanpamentuetan lan egitea inoiz baino seguruagoa da. Edozein kasutan, Mendebaldeko Saharan erakundeek eta boluntarioek ez dute arrisku gehiago hartzen egungo Mundu-ordena zuzengabea aldatzeko beste edozein tokitan lan egiten duten gizarte zibileko boluntarioek hartu ohi dituztenak baino.

Sahel inguruan eta bereziki Malin, non zenbait talde islamista eta nazioarteko gaizkile talde aritzen omen diren, egoera politiko eta soziala ez da konponduko neurri militarren bidez, Ministerio honek, krisialdiaren aitzakiaz, ezabatu berri duen bertako populazioen aldeko garapenerako laguntza politika argi eta eraginkorraren bitartez baizik.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan izanda neurria ez dela aldez aurretik adostu ez Saharar agintari legitimoekin ezta kanpamentuetan parte hartzen duten erakundeekin ere, uste dugu zentzugabeko gastu bat dela. Oinarrian, Espainiako gobernuak ezkutatu nahi du Saharar Herrriari orain arte ematen zion laguntza urria ezabatu nahi duela eta larrialdi humanitarioaren egoera berezian Polisario Fronteari presioa egin nahi diola oraingo statu quo politikoa onartezina onar dezan.

Gogoratu nahi dugu, Nazioarteko legediaren eta Espainiak halabeharrez bete behar dituen hitzarmenen arabera Espainiako Gobernuak Saharar guztion egoera duin e segurua bermatu beharko lukeela, nahiz eta gobernu honek eta aurreko guztiek, lurraldea utzi zutenetik, betebehar horri uko egin dioten. Kanpamentuak isolatzea eta nazioarteko elkarlanetik laguntzen diren prozesuak bertan behera utzi nahi izatea nazioarteko itunen haustura berria eta sahararren oinarrizko eskubideen urraketa larria besterik ez da. Neurri honek bakar bakarrik Marokoren anexio eta genozidio politikari egiten dio mesede.

Gure aldetik, Saharar Herriaren askatasuna eta garapenaren aldeko lana mantentzeko konpromisoa eta POLISARIO Fronteak edo eta SEADek hala eskatzen badigute, bai kanpamentuetara eta bai lurralde okupatuetara joateko asmoa berresten ditugu.

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak
  • Laugarren mangara pasatzeko lehian izango da gaur Alex Uranga
    Alexen txanda bertan behera geratu da. Hirugarren mangako zazpi txanda jokatu dira eta Alexena egin behar zenean hurrengo egunera pasatzea erabaki dute. Bihar lehen orduan jokatu du txanda, eta han lortzen duen emaitzak erabakiko du laugarren mangara pasatzen den ala ez. Hiru dira txanda honetan arituko direnak eta lehen biak pasako dira hurrengo mangara. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Gaurko mangan sentsazioak ez omen dira oso onak izan. Hala zintzilikatu du bere Facebookean. Bihar goizean (Txileko goizeko 7:00etan) jakingo du zein izango dituen aurkariak hurrengo mangan. […]
    Baleike
  • Alex Urangak gaur izango ditu lehen probak Txilen
    Alex bigarren izan da bere txandan, 13,25 punturekin. Lehena Yoan Florantin (Reunion irla), 15,86 punturekin; hirugarren Matias Dias (Txile), 11,75 punturekin, eta laugarren Alberto Colucci (Venezuela), 8,78 punturekin. […]
    Baleike

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)