Ostiral honetan, goizeko 10:00etan hasi eta goizaldera bitartean Euskal Jai eguna ospatuko da Zumaian. Bazkari herrikoirako sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan 8 euroan; 4 euroan 12 urtez beherakoentzat. Bazkariko menua paella, euskal pastela eta sagardoa izango da. Bazkarian lan egiteko jendea behar du kultura sailak. Interesatuek Alondegiarekin jarri beharko dute harremanetan (943861056 / kultura@zumaiakoudala.net) asteazkena baino lehen.
Egitaraua
10:00etan hasita, EUSKAL JAI EGUNA: musikaz blai, “Hala Gera” albokariak eta dultzaineroak, Infernupeko Joaldunak, bertsoak eta Ugarte Anaiak txalapartariak.
10:00etatik 14:00etara Alde Zaharrean, artisauak eta elikagai postuak.
10:30ean hasita, Inpernupeko Joaldunen kalejira herrian zehar.
12:00etan Upela plazaren parean, SALDA.
12:30ean balkoitik balkoirako Bertso Saioa Sanjuaniturrin: Andoni Egaña eta Jon Maia.
14:30ean, plazan, BAZKARI HERRIKOIA: paella erraldoia. (Txartelak salgai Turismo bulegoan abuztuaren 5etik aurrera – Helduak 8 euro eta haurrak 4 euro).
Bazkaria alaitzen, kantu-saioak Joxe Mendizabalekin.
Jarraian Odietan, Kuadrilen arteko Herrikirolak.
18:00etan hasita TXIKITXAS Bikotearekin erromeria plazan.
Ordu berean, Alondegiko plazatxoan, gaztetxoentzat erromeria Joxe Mendizabalekin.
18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan, SAGARDO DASTAKETA.
Plazan: 10 sagardotegiko sagardoa dastagai, Erkibe kultur elkartearen taloak, San Pedro Txiki abesbatzaren txorixo pintxoak eta giro ezin hobea.
Ordu berean, Iraunkorrak txarangaren kalejira.
22:30ean, Kofradian, erromeria BIDE BATEZ taldearekin.












