Asteburu gazi-gozoa Josu Ansola eta Haize Galarragarentzat

2012-08-07 10:19

Josu Ansolak eta Haize Galarragak bi estropada jokatu dituzte asteburu honetan Asturiasen. Larunbatean Sellako jaitsieran izan ziren, Euskadiko selekzio moduan, eta igandean Villaviciosako estropadan.

Sellakoa “desastrea” izan zela dio Josun. “Hasi orduko izan genituen arazoak eta estropada ezin izan genuen amaitu. Hasteko, ur pila bat hartu genuen irteetan; gelditu egin beharizan genuen ura kentzeko. Ez ziren hor amaituko arazoak: 5 minutu ere ez gindoazenean piraguaren ‘asiento’ bat bere karriletik atera zen eta hor ere denbora pila galdu genuen. Pixka bat ukituta ere atera egiten zen, eta lautan edo gehiagotan jaitsi behar izan genuen ontzitik berriro ondo jartzeko. Azkenean erretiratzea erabaki genuen”.

Larunbateko arantza ateratzeko gai izan ziren igandean, Villaviciosan. “Badakigu zer den Sella, baina Villaviciosakoa maila handiko proba da eta Sellan parte hartu zuten piraguista gehienak han ziren. Irteera oso ona egin genuen eta lehenengo taldetxoaren atze aldean iritsi ginen lehenengo ziabogara. Estropada guztian maila handiko k2ekin ibili ginen borrokan eta azkenean bederatzigarren amaitu genuen. Oso gustura gaude egindako lanarekin. Aipatu behar da proba honetan klub ezberdinetako piraguistek elkarrekin jarduten dutela eta horrek maila asko igotzen du. Azkenean, selekzioak dira!”.

Villaviciosako sailkapena

1. Manuel Busto/Emilio Llamedo (Piraguismo Astur)

2. Emilio Merchan/Ivan Alonso (Talde neutroa)

3. Jorge Alonso/Santiago Guerrero (Palentino)

4. Nestor Pinta/Martin Mozzicafredo (Equipo Nacional de Argentina)

5. Kiko Vega/Luis Amado Perez (Ribadesella)

6. David Rodriguez Dorado/Borja Estomba (Talde neutroa)

7. Antony Scott/Cam Schoeman (Equipo Nacional de Sudafrica)

8. Jose Julian Becerro/Xabi Ruiz (Talde neutroa)

9. Josu Ansola/Haize Galarraga (Itxas-Gain K.E.)

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)