Emakumezkoen Reala eta Rayo Aita Marin neurtuko dira hilaren 15ean

2012-08-08 9:15

Emakumezko 1.mailako partida ikusteko aukera izango da abuztuaren 15ean Zumaian. Zumaiakoko emakumezkoen 25.urteurrena dela eta, Zumaiako Futbol taldeak maila goreneko partida antolatu du. Lehen aldia da, Zumaian, emakumezkoen maila honetako partida antolatzen dela.

Unai Gazpioren Realak aurre-denboraldian jokatuko duen lehen partida izango da Zumaian jokatuko duena. Aurkaria, emakumezkoen futbolean erreferentea den Rayo Vallekano. Talde madrildarrak sekulako palmaresa dauka. 3 aldiz izan da ligako txapeldun eta erreginaren kopa ere irabazitakoa da.

Irailean hasiko den ligari begira indarrak neurtzeko balioko die partida honek bi taldeei. Izan ere, ligako lehen jardunaldian elkarren kontra arituko dira Madrilen.

Zumaian jokatuko den lagunartekoa, abuztuaren 15ean jokatuko da goizeko 11:30etatik aurrera Aita Mari futbol zelaian. Sarreren prezioa 5€koa izango da helduentzat eta 3€ haurrentzat.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)