ETAk bonba-auto bidez hildako Joxe Mari Kortaren aldeko omenaldia egin da gaur eguerdian Zumaian, Korta enpresaren aurrean. Familiartekoak, herritarrak eta politikari ugari inguratu dira ekitaldira. Bertan izan da lehen aldiz Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia.
2000ko abuztuaren 8an izan zen leherketaren leku berean eraiki zen oroigarriaren aurrean egin da ekitaldia. Joxe Mari Kortaren eta haren izena daraman Fundazioaren irudi bana jarri dira. Oroigarriaren alde batean jarri dira familiartekoak.
Politikariak, aldiz, beste aldean. Bertan ziren, besteak beste, Martin Garitano Diputatu Nagusia, eta Ikerne Badiola eta Jon Peli Uriguen Diputatuak; Carlos Urquijo Espainiako gobernuaren ordezkaria, Alberto Unamunzaga (Amaiur) senataria EAJko Markel Olano eta Joseba Egibar, Eako Pello Urizar eta Zumaiako azken lau alkateak: Marina Bidasoro, Ricardo Peña, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Iñaki Agirrezabalaga.
15 minutuko isilunea mantendu da, Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ abestiak hautsi duena. Amaieran, Andoitz Korta, Joxe Mari Kortaren semea, eta Jesus Mari Mujika, Joxe Mari Korta Fundazioko kidea politikariengana hurreratu eta eskua eman die.
Modu horretan amaitu da gaurko omenaldia.















PARIPE bat..Non daude Aperribai, Kurrino, Azkue, Beñat, eta abar?Garitano bai, eta besteak , zer?
Non daude zu bezelako PNVko bizkarzainak, Bravo eta beste txorizoek
egiten dituzten lapurretak salatzeko? Mujikak esan zuen mendekua alde
batera utzi eta adiskidetasun bilatu behar dela. Zuk justu kontrakoa
egiten duzu: pertsonalizatu eta atake pertsonalak egin. Doilor hutsa zara, zure bloga bezain zakarra.
Garrantzitsuena ez da nor azaldu den,baizik eta urte hauetan zehar familia honek jasan duen hutsunea eta jendearen goxotasuna,nork beteko du paper hori politikoek?batzuk agian bai!Asko gara azaldu ez eta familiarekin gaudenok, behar dutenerako