Kabra eta dontzeilen 37. lehiaketa jokatu zen atzo. Anadek antolatutako arrantza lehiaketa honetan 18 txalupak hartu zuten parte, nahiz eta 17 izan ziren pisatzera hurreratu zirenak. Guztira 1.360 arrain hartu ziren eta 136,057 kiloko pisua eman zuten. Irabazlea Agustin Azpeitia eta Javier Odriozolaren ‘Spar’ txalupa izan zen.
Sailkapena
1.- Spar txalupa: 12064 puntu (137 arrain eta 12,448 kiloko pisua)
2.- Borda txalupa: 11809 puntu (83 arrain eta 12,448 kiloko pisua)
3.- Aitona Periko txalupa: 9868 puntu (100 arrain eta 9,768 kiloko pisua)
Lote hoberenaren saria (pisu totala/arrain kopurua) Borda txalupak irabazi du 141,27ko puntuaketarekin.
Arrain txiki lehiaketa
Anade elkarteak antolatuta hau ere, larunbatean arrain txiki 38. lehiaketa izan zen Zumaian. Sailkapena hau izan zen:
A mailan: (7-11 urte bitartekoak)
1.- Ainhoa Lopez Olaizola (Anade), 2.943 gramorekin.
2.- Eider Vargas Isasa (Intxaurra), 1.323 gramorekin.
3.- Iker Anaut (Zurriola), 854 gramorekin.
B mailan: (12-14 urte bitartekoak).
1.- Iñaki Diez de la Fuente (Intxaurra), 4.172 gramorekin.
2.- Endika Alzibar Ibarguren (Anade), 703 gramorekin.
3.- Jon Fernandez Arroyabe (Anade), 465 gramorekin.
Arrain kopururu handienaren saria Eider Vegasek jaso zuen; 27 arrain arrantzatu zituen. Arrain handienaren saria Iñaki Diezentzat izan zen, 730 gramoko arrain batengatik, eta arrain txikienaren saria, Amaia Agirre Olaizolarentzat (Anade), 2 gramoko arrain batengatik.












