Traineruen bi estropada jokatuko dira igandean Zumaian

2012-08-10 7:54

Traineruen denboraldia puri-purian dagoen honetan bi estropada jokatuko dira Zumaian igande honetan: Euskotren ligako DV III. Bandera eta San Miguel ligako Zumaiako 27. Ikurriña.

12:00etan hasita, emakumezkoen estropada jokatuko da. Bertan izango dira Euskotren Ligan dabiltzan ontziak. Sei estropada jokatuta, Zumaia-Salegi jatetxea da sailkapenaren buruan, 17 punturekin. Bigarren da Rianxeira galiziarra bi puntu gutxiagorekin, hirugarren Getaria-Tolosa 11 punturekin eta sailkapenaren azken postuan San Juan 7 punturekin. Zumaiakoaz gain, beste bi estropada geratzen dira aurtengo liga amaitzeko: biak datorren asteburuan jokatuko dira Zarauzko uretan. Sekulako denboraldia ari da burutzen Kike Manterolak gidatzen duen koadrila (Gipuzkoako ligan ere buruan daude, eta esan daiteke eskura dutela garaipena), eta poztasun bat eman nahiko diete beraien zaletuei.

Emakumezkoen estropada amaitu eta berehala jokatuko da San Miguel Ligako 12. estropada puntuagarria. Larunbatean Hondarribiako Banderan lehiatu ondoren etorriko dira ontziak Zumaiara.

Aurreko asteburuan atsedena izan ondoren itzuliko dira koadrilak lanera. Zumaia-Altuna y Uriak play-offeko postuetan jarraitzen du: hamaikagarren postuan dago, 38 punturekin. Aurkari nagusiak, Pedreña eta Astillero kantabriarrak hiru puntura ditu Santi Zabaletak gidatzen dituen koadrilak. Sei estropada dituzte zumaiarrek sailkapenari buelta eman eta play-offeko borrokatik ihes egiteko.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)