Viveros San Anton Iruñerriko Itzulian izan da

2012-08-10 8:05

Viveros San Antonek lanean segitzen du, nahiz eta denboraldi sasoi honetan jubenilek bakarrik izan lasterketak. Aurreko asteburuan Iruñerriko Itzulian izan dira Viveros San Antongo ziklistak.

Taldeko 3 txirrindulariez gain, Aitor Olaziregi, Ibon Egaña eta Jose Manuel Castilloz, Sumofic taldeak utzita Xabier Gallastegik eta Xabier labakak ere taldeko koloreak defendatu zituzten. Lehen etapa Villatuertan jokatu zen, bero itzelarekin eta haizearekin. Horrezaz gain 209 txirrindulariz osatutako pelotoia zen eta dena batuta oso etapa zaila egin zen txirrindularientzat. Hemengoetatik inork ez zuen amaitzerik izan. Guztira etapa 100 txirrindularik bukatu zuten.

Bigarren egunean bakarka erlojuaren aurkakoa izan zuten txirrindulariek lan duina eginez bertan eta ostiral arratsaldean azken etapa Mutiloa Beitin hasi eta Iruñean bukatuz. Ibilbide zaila, 1. mailako Egozkue mendatea tartean eta berriz ere beroa, haizea, bide estuak eta pelotoi handia; 202 txirrindulari errepidean eta pelotoi horretan kolokatzeko ere lanak baina etapa hau Aitor Olaziregik eta Gallastegik eta Labakak ere amaitzea lortu zuten.

Balantzea emaitzari dagokionez ona ez, baina esperientziari dagokionez oso ona; izan ere ikasteko primerako itzulia izan da, hemengo lasterketetan izaten ez diren osagaiei eta baldintzei aurre egin behar izan baitiete txirrindulariek: alboko haizeari, beroari eta pelotoi jendetsuari, gainera pelotoi horretan estatu espainiarreko maila honetan txirrindulari on guztiak zeudenez erritmoa edo abiadura ikaragarria izan da. Lehen sailkatuak asteburu honetan Espainiako selekzioarekin Europako txapelketetan dira.

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)