Estropada baten faltan, Zumaia-Salegi jatetxea traineruak Gipuzkoako liga eskuratu zuen, Hondarribiako bandera irabazi eta gero. Zumaiarrak Euskotren ligako buruan jarraitzen dute, nahiz eta aldea txikitu egin den.
Erlojuaren aurka binaka jokatutako estropan nagusi izan ziren atzo Kike Manterolak gidatutako neskak. Estropada bat falta da liga amaitzeko (datorren asteburuan jokatuko da Zarautzen), eta zumaiarrek 9 puntuko aldea diote bigarren postuan dagon Getaria-Tolosari.
Zumaia-Salegi jatetxeak asteburua biribildu nahi izan zuen bere jarraitzaileen aurrean Zumaiako bandera irabazita, Euskotren ligarako puntuagarria den estropadan. Baina ezinezkoa izan da. Rianxeira galiziarrak lehen metrotatik hartu dute burua eta ez dute inoiz utzi. Zumaiarrek hortzak estutu dituzte azken metroetan, baina ez da nahikoa izan: galiziarrek segundo bateko alderaren eraman dute bandera Rias Baixasera. Bi estropadaren faltan, sailkapenaren buruan jarraitzen du Zumaia-Salegi jatetxeak, baina une honetan puntu bakarreko aldera diote bigarren postuan dagoen Rianxeirari.
Zumaia-Altuna y Uriari dagokionez, ez da ona izan asteburu hau. Ostiralean hiru puntuko desabantaila zuten Pedreña eta Astillerorekiko. Bi estropada hauen ondoren (Hondarribian 11. izan dira eta Zumaian 10.), aldea 7 puntura igo da. Zaila, oso zaila jarri zaie Santi Zabaletaren gizonei jaitsierako play-offetik ihes egitea.











