Ander Odriozolak eta Gorka Iribarrek irabazi dute Itzurungo Pilota Txapelketa

2012-08-27 14:20

Ander Odriozolak eta Gorka Iribarrek irabazi dute 2012ko Itzurungo Pilota Txapelketa. Argazkia: Juan Luis Romatet

Txapelketa herrikoiko irabazle Azkune eta Salaberria hartu zituzten mendean Odriozolak eta Iribarrek, 22-12, ostiralean Itzurungo pilotalekuan jokatutako finalean. Hirugarren posturako lehian, Oihan Etxabe eta Unai Egaña nagusitu ziren.

Ostiralean jokatu ziren aurtengo Itzurungo Pilota Txapelketako azken partidak. Hirugarren postua Oihan Etxabek eta Unai Egañak erraz eskuratu zuten, Imanol Zuazobide eta Joakin Gorostolaren ordezko Markel Etxabe eta Jokin Gorostolari 22-5 irabazita. Pena izan zen Zuazobidek eta Gorostolak partida ezin jokatu izana, partida erabat desorekatu baitzen.

Final handiak ikusmina piztu zuen pilotazaleen artean: alde batetik, Patxi Salaberria eta Julian Azkune, aurtengo txapelketa herrikoiko irabazleak; bestetik, Ander Odriozola eta Gorka Iribar gazteak. Lehia estua espero zen arren, Odriozolak eta Iribarrek partida hasieratik lortu zuten hiruzpalau tantoko aldea. Kolpe biziagoa eta bizkortasuna baliatu zituzten partida irabazteko. Salaberriak eta Azkunek erdialderaino eutsi zieten, nola edo hala, baina bukaeran Odriozola eta Iribar izan ziren jaun eta jabe. Azken emaitza: 22-12.

Antolatzaileak oso pozik agertu dira txapelketak eman duenarekin. Inoiz baino bikote gehiagorekin, parekatua jokoan eta interesgarria azken unera arte. Eguraldia ere lagun izan dute eta partida guztiak aurreikusitako egunetan jokatu ahal izan dira. “Baita ere, aipatu beharrekoa ikuslegoaren erantzun ona. Hiru klasetako pilotazaleak hurbiltzen direlarik Itzurungo frontoi berezi horretara: batzuk betiko pilotazale edadetuak, fin-fin etortzen dira beti; beste batzuk txapelketan jokatzen duten pilotari gazteen koadrilako lagunak eta gehienetan etortzen direnak baita ere; eta, azkenik, hondartzatik bueltan pilota hotsa entzun eta parada txiki bat egiten dutenak”.

Azkenik, datorren urterako pilotan aritutako herritarrak gonbidatu nahi dituzte herrian antolatzen diren txapelketetan parte hartzera.

 

 

 

Iruzkinak itxi dira.

  • youtube
  • in
  • rss
  • twitter
  • facebook

Baleikera harpidetu

Jaso albisteak zure posta elektronikoan:

E-maila:

Puri-purian

RSS Baleike(e)ko iruzkinak

Sare Sozialak

Azken zenbakia

219 (2013ko martxoa)