Joan den urtean antolatu zen estreinakoz Zumaiako mugarrien buelta, Imanol Azkueren ekimenez. Bat baino gehiago egiteko gogoarekin gelditu zelako, eta egin zutenek errepikatzeko asmoa azaldu dutelako, aurtengorako ere jarri du hitzordua: urriaren 13a. Aurten, gainera, gutxienez beste pare bat mugarri izango dira ikusteko. Animatu eta apuntatu eguna agendan. Hemen daukazue iazkoaren kronika, argazkiekin osatua:











